Eztabaida:Errioxako Autonomia Erkidegoa

Sierraren itzulpena aldatu

Eskualdeetan, gaztelerazko sierra > mendilerroa bezala itzulita dago, baina iruditzen zait zuzenagoa dela mendia edota mendialdea. Elhuyarreko adibidea: vive en la sierra > mendian bizi da. --Unai (esaidank) 22:06, 2 Uztaila 2008 (UTC)

Nik mendilerro erabiliko nuke arazorik gabe, baina agian testuinguruak alda dezake, ez dakit, zer esan nahi duzu? Istarí Imhotep 22:53, 2 Uztaila 2008 (UTC)
Kasu gehienetan ongi ikusten dut "mendilerro", adibidez, Toloño mendilerroan, mendiek osatutako lerro bat delako, baina kasu honetan, Errioxako bailara bakoitzaren eremua izendatzeko da, eta ez mendiek osatutako lerro bat. Errioxako bailara guztiak bi eremutan banatzen dira: Harana (behekaldea) eta "mendilerroa" (nik hobeto ikusiko nuke "mendialdea"). Tira, agian ez du zentzu askorik... --Unai (esaidank) 07:31, 3 Uztaila 2008 (UTC)
Nik, Ekuadorko geografian, sierra terminoa mendialde itzuli dut. Ados, hortaz, Unairekin. --josugoni (erantzun hemen) 09:41, 3 Uztaila 2008 (UTC)

Ulertu dut zein zentzutan diozuen, kasu horretan sierra lurralde eremu bat da eta ez mendi berez, mendialde nik ere ondo deritzot Istarí Imhotep 09:50, 3 Uztaila 2008 (UTC)

  Egina --Unai (esaidank) 10:39, 3 Uztaila 2008 (UTC)
"Errioxako Autonomia Erkidegoa" orrira bueltatu.