Eztabaida:Energia iturri

Energia iturriak Historia --Txantxangorria (eztabaida) 13:15, 4 urtarrila 2017 (UTC) Energia lana sortzeko gaitasunarekin lotuta dago. Gizakiaren edozein ekintzak energiaren beharra dauka, baina helburu bakoitzerako, baliabide-mota jakin bat erabiltzen da. Gizakiak hainbat energia-mota tradizional erabili izan ditu (giza indarra, animalien indarra, egurra, ura eta haizea). Energia-iturri modernoak historian zehar aldatuz joan dira, besteak beste, honako faktore hauen eraginez:

• Baliabide jakin baten garestitzea. • Energia batzuk besteak baino eraginkorragoak izatea. • Baliabide berriak aurkitzea. • Energia-iturriak agortzea. • Ingurumenari kalte gutxiago egitea.

Duela ia milioi bat urte gizakia sua erabiltzen hasi zen eta naturak emandako energia erabili du. Aitzinean, gure arbasoek, uraren, haizearen eta animalien indarrak erabiltzen ikasi zuten. XVIII. mendearen amaierara arte, egurra zen bero-energia iturri nagusia. XIX. Mendean, lurrun-makina agertzean, ikatza energia-iturri nagusia bilakatu zen. XIX. mendearen azkenaldian argindarra eta petrolioa ageri ziren, eta XX. Mendearen erdialdean energia nuklearra. Denbora pasa energia-iturri garbiagoak sustatu dira; gas naturala. Energiaren kontsumoa gora egin du. Honi esker, industrien premiak handitu eta gizarte industrialen bizi-maila hobetu egin da. Normalean, energia gehien kontsumitzen duten lurraldeak eta produzitzen dutenak ez dira berdinak. Gobernuek, errekurtsoen kudeatzaile gisa, eta gizarte osoak duten kezka nagusiak honako hauek dira: baliabideak agortzea, energia alferrik erabiltzea eta energia-produzioak ingurumenari egiten dion kaltea.

====ENERGIA-ERRESERBAK ====

Existitzen diren energia-erreserbak, eskura dagoen teknologiaz prezio lehiakorrean atera daitezkeen energia-kopuruak dira. Horrek esan nahi du gaur egun kalkulatzen diren erreserbek itzeleko gorakada izango dutela.


Sailkapena Nondik lortzen diren kontuan hartuta, bi mota aurki ditzakegu: Energia primarioak: zuzenean lortzen dira naturatik. Esaterako, erregai fosilak (petrolioa) eta energia berriztagarriak. Energia sekundarioak: energia primarioen bidez lortzen dira, ( gasolina, gasolioa…)

EZ-BERRIZTAGARRIAK

Erabili ahala agortzen diren Energia iturrietako energiak dira. Eraketa-ziklo geologikoekin lotuta daude. Kontsumo altuaren ondorioz erreserbak handitzen doaz, berriz ere eratzeko baino askoz ere abiadura handiagoan, eraketa-prozesuak milaka urte irauten baitu. Erregai fosilak eta erregai nuklearrak

Petroleoa, gas naturala eta ikatza energia ez-berriztagarri nagusiak dira, eta hurengo ezaugarriak dituzte: 

• Etengabeko ahitzea kontsumoaren ondorioz. • Munduko eskaera gehienari erantzuten diote. • Banaketa geografiko desorekatua. • Ustiatze garestia eta ingurumenarentzat kaltegarria.

IKATZA

Baliabide fosil guztien artean, ikatza izan zen erabili zen lehena.

 GAS NATURALA

Petrolioaren meatoki beretan egoten da. Etorkizun itxaropentsuena daukan baliabide fosila da. Bero-ahalmen handia dauka eta ez da petrolioa eta ikatza bezain kutsagarria. Erabilera asko hedatu da etxeetan eta merkataritzan.

PETROLIOA Petrolioa mineral naturala da, kolore iluneko erregaia eta hidrokarburoz osatuta dago. Jatorria uretako organismoen, animalien eta landareen deskonposizioan dago, oxigenorik gabeko inguruneetan eta beroaren eta presioaren eraginez. Meatokiak geruza iragaztezinen bidez eta gaineko gas naturalezko poltsen bidez babestuta daude.

Petrolio-meatokiak aurkitzea lan konplikatua eta luzea da. Baliabide horren %60 itsasoaren azpian dagoela kalkulatzen da eta ateratzeko itsas plataformak jartzen dira. Hobietatik ateratako petrolio gordina petrolio-ontzien bidez garraiatzen da findegietara. Findegiak gune kontsumitzaile nagusietan kokatzen dira. XIX. mendearen amaieran, petrolioa energia-iturri eta industria-lehengai gisa erabiltzen hasi zen. Bere produkzioa oso azkar hazi zen eta gaur egun energia-iturria nagusia da.


Energia berriztagarriak. Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ondorio txarrak, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.

• Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten. • Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean. • Agortezinak edo oso ugariak dira. • Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.


EGUZKI-ENERGIA Lurreko izaki bizidun guztiak eguzki-erradiazioen menpe daude. Gehienbat ura berotzeko eta berokuntzarako (eguzki-energia termikoa) eta elektrizitatea (panel fotovoltaikoak) sortzeko erabiltzen da.

ENERGIA EOLIKOA Energia eolikoa airearen mugimendua aprobetxatuz sortzen da. Parke eolikoak sortu dira, non haizearen energia elektrizitate bihurtzen duten hainbat aire-sorgailu kokatzen dira.

BIOMASA Errekurtso biologikoetatik zeharka edo zuzenki ateratzen den energia-erregaia.

GEOTERMIKOA Lurraren bero naturalean du jatorria. Lurrazalera ateratzen den ur beroa eta beste bero-iturri batzuk erabiltzen dira. ITSASOTIK HARTUTAKO ENERGIA Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak.


    Energia iturri jakin batzuek dakarten ondorioak:

• Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten gaituen ozono-geruza suntsitzea. • Berotegi-efektua, planetaren berotze etengabea ekartzen duena. • Oxigeno-erreserbak (ohian handiak) arriskuan daude deforestazioagatik. • Itsasoko landaretza eta fauna suntsitzen dituzten marea beltzak. • Atmosferaren behealdeko geruzetan nitrogeno-dioxidoa eta beste gas batzuk metatzeak eragiten duen euri azidoa

"Energia iturri" orrira bueltatu.