Eztabaida:Dena da ETA

Latest comment: duela 2 hilabete by Theklan in topic Jordi Evole

Dena da ETA / Dena ETA da aldatu

Aupa Xabier:

"Dena da ETAren" artikuluan zalantza bat daukat. Euskara jatorrago batean ez dago hobeto "Dena ETA da"? Ez al da zuzenagoa? Oraindik artikulua pixkat berde dago, baina titulua aldatzea komeni dela uste dut. Zer uste duzu? Nik ez dakit nola egiten den. -Oraina (eztabaida) 13:09, 18 martxoa 2015 (UTC)

Aupa, Oraina. Biak zuzenak dira, baina orain duen ordenak, «Dena da ETA», hain zuzen ere esaldi horrek behar duen indarra ematen dio. «Zer da ETA?» galderaren erantzuna izateaz gainera, ordena horrek dena horretan indar berezia jartzen du. Xabier Letonak ederki laburbildu zuen bezala esaldi horren atzean dagoen tesia: «Denak dira etakide, “dena da ETA”» (bide batez: beharbada Letonaren artikulu hori ere aipatu liteke tokiren batean...). Beraz, ez nioke izenburua aldatuko. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2015-03-19, 06:20 (UTC)

Formatoa eta estiloa aldatu

Artikulua txukuntzen ari naiz, eta "lehen mailako iturri" gisa har daitezkeen baieztapen asko topatu ditut: iritzi edo ondorioetara iristea argitaratutako komunikazioetatik abiatuta. Berrikuspen bat beharko luke honek. -Theklan ·   ·   23:00, 15 apirila 2018 (UTC)

"lehen mailako iturriak" badaude. +1.
Artikulua txukuntzeko, lan luzea dago aurretik. (Lan itzela hartu du, batez ere Oraina lankideak, artikulu luze hau idazten). GorkaAzk (eztabaida) 11:54, 16 apirila 2018 (UTC)
Egunonǃ Lehen eta behin eskerrik asko Theklan eta GorkaAzk emandako iritzi eta artikulua txukuntzeagatik. Eta bai "lehen mailako iturriak" egon badaude eta askotxo dira gainera. Baina kontua da gai honetan gauzak horrela daudela. Adibide bat jarriko dut baieztapena azaltzekoː
Demagun Covitek bi salaketa jartzen dituelaː Lehenengoan Jon Garcia asmatu dudan mutil baten aurkakoa da eta mutila "ETAren bertsolaria" dela esaten du eta 12 urteko gartzela zigorra eskatzen du bere aurka. Bigarrena Aitor Agirre deituko dioguna "ETAren txistularia" delaren salaketa jasotzen du eta beste 12 urteko gartzela zigorra eskatzen dute bere aurka.
Gauzak aurrera joanda Auzitegi Nazionaleko fiskal batek Jon Garciaren aurkako auzia bideratzen du eta aldiz Aitor Agirreren aurka ez du ezer egiten. Niri adibide honek (gertatu diren gauzekin urrun ez dagoen adibide txepel bat) zera pentsaaraziko ninduke. Zergatik Jon bai eta Aitor ez?. Zergatik du horrelako boterea Covitek? Nortzuk dira Auzitegi Nazionaleko fiskalak? Zein interesa dute "bertsolaria" gartzelan sartzeko?
Jakina, Dena da ETAren egoera kafkiano honetan "lehen mailako iturri" gisa har daitezkeen baieztapen asko daude eta iritzi edo niretzat ondorioetara iristea oso erreza da. Horregatik besteen iritzia jakitea garrantzitsua da. Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 09:48, 18 apirila 2018 (UTC)
Lehen mailako iturri diodanean ez da hori. Da ondorioak ateratzea. Hau da, COVITEren erreferentzia bat oso zuzena da, bere interpretazioa egitea da 1. mailako iturri bilakatzen duena Wikipedia. Hori pixka bat begiratu behar da, baina esandakoa, lan luzea eta sakona da. -Theklan ·   ·   10:29, 18 apirila 2018 (UTC)
Arrazoia duzu, oraindik asko dago egiteko.-Oraina (eztabaida) 10:49, 18 apirila 2018 (UTC)

Gaztelaniatzea/Ingeleratzea aldatu

Artikulu hau euskarazko Wikipedian baino ez dago, eta euskaldun gehienok bain ingeles zein gaztelanian hiztunak garen aldetik, uste dot ondo egongo litzatekeela bi hizkuntz horietara pasako bagenu artikulu hau. Egia hedatzeko modu bakarra kultura desbedinen artean gure ezaugarriak eta arazoak helaraztea da. Gainera, justu bi hizkutz horiek munduko hizkuntzarik erabilienetariko batzuk dira. Esan behar da ere prozesu honetan ez dala behar euskarazko artikulu honek duen zehastasun osoz itzuli ze oso luzea egingo litzateke prozesua, baina pixkanaka pixkana einda lortuko dogu. —Aurreko iruzkin sinatugabea Willypedia4 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Jordi Evole aldatu

Jordi Evole ez dute salatu edo auzipetu gai honengatik. Eskatuko nuke zorroztasuna artikulua egiterakoan, ze bestela eskuin muturreko edozein komunikabideren edozein erokeri jar liteke. Theklan (eztabaida) 19:45, 18 urtarrila 2024 (CET)Reply

"Dena da ETA" orrira bueltatu.