Eztabaida:Coruñako probintzia

Hemen hauxe dio Euskaltzaindiak: izena Coruña da. Beste honetan berriz: A Coruña. Zeini egin kasu? -Theklan · ezt  · @   18:25, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Ja-ja. Inkoherentziak badaude Euskaltzaindiaren arauetan, izen ofiziala jarriko nuke nik: A Coruña. --Unai (esan) 18:28, 27 Abuztua 2009 (UTC)
Hala ere, bigarrenean ere Coruña jartzen du (8. orrian). --Unai (esan) 18:29, 27 Abuztua 2009 (UTC)
Lehenengoak badirudi bigarren arauko paperetik hartzen duela. Baina guztiz inkoherentea da arau berean bi aukera ezberdin ematea. Nik uste dut hoberena berezko izena hartzea dela. -Theklan · ezt  · @   18:35, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Bale, ba jarri A Coruñako probintzia eta listo! Hirian ere A Coruñan jarri dugu... --Unai (esan) 18:39, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Ba eskerrak galiziar batzuek (galiziera gazteleraren eraginpean ez desagertzeko portugaleraren azpi-hizkuntza bat bilakatzea beharrezko jotzen dutenak) galizieraz A Corunha izendapena jartzeko proposamena ofizialki aurrera atera ez zela, bestela "earki garek"...
--Euskalduna (esaidak hemen) 23:49, 27 Abuztua 2009 (UTC)

Ze nahastea, bai! Eta, Euskalduna, aipatzen dituzun horiek erreintegrazionistak dira... Ni (A?) Corunharen alde nago, baina momentuz castrapo forma hori onartu behar! kar kar! --Orereta (erantzunak) 22:06, 27 Abuztua 2009 (UTC)
Euskaltzaindiaren 151. Arauak honako hau esaten du:
« Askotan, eskualdearen jatorrizko izena artikuluz idazten da erdaretan, singularrean nahiz pluralean. Euskaraz, artikulua ez aipatzea izan da joera nagusia, eta hala da gaur egun ere. Horregatik, adibidez, Errioxa edo Mantxa grafiak arautu dira euskaraz gaztelaniazko La Rioja eta La Mancha toponimoetarako. Edo, hirietan, Coruña eta Arroxela (erdaraz, A Coruña eta La Rochelle). Beraz, euskarazko testuetan erabiltzean, ez da artikulurik behar (besterik da atlas, entziklopedia eta antzekoetan, non gerta baitaiteke komenigarri izatea jatorrizko forma osorik ematea). »
Berriz ere, Euskaltzaindiak baloia urrundu du. Dena dela, nik nahiago dut A Coruña izendatzea. Tximist   Zer berri? 22:19, 27 Abuztua 2009 (UTC)
Beraz ondo egin dugu aldatzen... ze orain botari esan behar badiot guztia zegoen moduan uztea... -Theklan · ezt  · @   22:32, 27 Abuztua 2009 (UTC)

A Coruña → Coruña aldatu

Euskaltzaindiak azkenean zuzendu du 32. arauan ageri zen akats hori, eta galizieraz A Coruña deritzen hiri eta probintzia horietarako euskal izen bakarra onartu du: Coruña (ikus 32. arauaren testu eguneratua, Euskaltzaindiaren webgunean). Beraz, bi toki horien artikuluen izenak aldatzera noa. --Xabier Armendaritz ·   11:21, 22 Iraila 2011 (UTC)

"Coruñako probintzia" orrira bueltatu.