Eztabaida:Burrunbazale

Badakit batzuentzako "txaranga" edo "fanfarre" jartzea gauza bera dela... Nafarroa aldean "fanfarre" hitzak ospe gehiago du, baina Gipuzkoan "txaranga" da erabiliena. Ez dakit gauza bera den, horretaz diskutitzen aritu gara eta ez dugu ezer garbirik atera... Hala ere, gure ustez Burrunbazale "txaranga" bat da!

Kaixo Koro. Fanfarre jarri dugu hiztegian "fanfarre" agertzen delako, eta ez "txaranga" (ikusi hemen). Nahiz eta zuek "txaranga" deitu, entziklopediak Euskal Herri osoari begiratu behar dio eta Euskaltzaindiak hobetsitako hiztegia erabili. hori da arrazoi guztia.
Hala ere, Burrunbazale edo Ordiziako edozein gairi buruz artikuluak idatzi eta osatzeko gonbitea egiten dizut. Adibidez Andres Urdanetari buruzko artikula begiratu bat emateko (zuk idatzi omen duzulako) edo Merkatuari buruz, Jauregiak, Historia... (beti ere copyright gabea, noski). Ondo segi eta jarraitu burrunban! --josugoni (erantzun hemen) 11:22, 18 Martxoa 2007 (UTC)
"Burrunbazale" orrira bueltatu.