Eztabaida:Biderketarekiko alderantzizko modular

Orri hau EHU-Wikipedia 2016 wikiproiektuaren lan eremuan dago. EHU-Wikipedia 2016 wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Artikuluaren hasiera

aldatu

Kaixo. Wikipediako estiloaren arabera horrela hasten dira artikuluak: Izenburua jartzen da beltzez eta lehenengo esaldian definitu edo kokatu egiten da kontzeptua, esate baterako zuen kideek Aritmetika modular artikuluan egin duten bezala. Horrela hasi beharko litzateke beraz:

  • Biderketarekiko alderantzizko modularra, aritmetika modularraren atal bat da non... (barkatu, nire matematika ezagupenek ez didate gehiagorako ematen...)

Lan bikaina egiten ari zarete.-Gartxoak (eztabaida) 08:37, 7 abendua 2016 (UTC)

Kategorizazioa

aldatu

Kaixo. Artikuluari kategoriak ezarri behar dizkiozue artikuluaren bukaeran, honela adibidez:[[Kategoria:Aritmetika modularra]]. -Gartxoak (eztabaida) 19:06, 21 abendua 2016 (UTC)

Erreferentziak

aldatu

Erreferentziak ere ipini beharko zenituzkete. Bertan informazioa atera duzuen artikuluaren edo liburuaren aipamena egiten da. Paragrafoan tokatzen den tokian horrela idazten da:

  • Liburu bat den kasuan: <ref>Murrel, J.N.; Kettle, S.F.A.; Tedder, J.M. (1985). ''The Chemical Bond'' (2nd ed.). John Wiley & Sons. [[International Standard Book Number|ISBN ]] [[Book sources|0-471-90759-6]]</ref>
  • Interneteko artikulu bat den kasuan: <ref>{{erreferentzia|egunkaria=Entzun!| data=2012-06-11|izenburua= Lain taldearen aldeko kontzertua Villabonan|url=http://www.entzun.com/berriak/lain-taldearen-aldeko-kontzertua-villabonan#.WEm_MFyFnnc}}</ref>

Eta ondoren artikuluaren bukaeran:
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}

"Biderketarekiko alderantzizko modular" orrira bueltatu.