Eztabaida:Baskofobia

Eztabaida gehitu
Active discussions

IzenburuaAldatu

Kaixo Iñaki LL. Ikusi dut nik jarritako izenburua aldatu duzula. Oker ez banago, euskaraz euskarafobia da gehien erabiltzen den hitza. Hala ere, izenburutzat euskalfobia hobestea egokiago ikusten duzula dirudi. Zure ustez, "definizio kontua da, artikuluan ematen diren datuak euskaltasunari buruzkoak dira, ez bakarrik hizkuntza". Baina artikulu honetan agertzen diren erreferentzien arabera, euskarafobia eta euskalfobia hitzen erabilera euskarari buruzkoa bide da, adibidez, Donibane Lohizuneko erasoaren berrietan. Agian izenburu aldaketa egin baino lehen zure definizioaren erreferentziarik gehitzea lagungarri izan zitekeen.-Urtar (eztabaida) 11:12, 17 uztaila 2021 (CEST)

@Urtar: Artikulua nik sortu dut euskaltasunaren fobia aditzera emateko. Hor sartzen da euskara, dudarik gabe, baina ez bakarrik. Euskaldunen ohiturak eta nolakotasunak ere sartzen dira, eta hor duzu beherago aipatu ditudanak Erdi Arorako.
Gehituko ditut erreferentziak, Goihenetxerenak batez ere (Bascophobie edo Basquephobie deitzen duena). Hala ere, beharbada beste izen bat jarri behar da, parafrasi moduko bat (euskaldunen gaitzespena edo horrelako zerbait). Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 12:18, 17 uztaila 2021 (CEST)
Eskerrik asko, Iñaki. Beraz bi kontzeptu bereiziak ditugula uste duzu, euskaldunen gaitzespena eta euskararen gaitzespena. Badirudi euskarazko testuetan euskararen gaitzespenari euskarafobia esaten zaiola nagusiki, eta batzuetan euskalfobia, euskarofobia eta baskofobia ere bai. Horregatik artikulu baten izena euskarafobia izatea proposatzen dut, eta beste artikulu batean agian kontzeptu zabalagoa lantzea, hau da, euskal kultura eta ohituren aurkako gorrotoa. Baina egia esateko, ez dakit nola adierazi azken hau hitz batean, agian baskofobia mailegua ere erabil daiteke?-Urtar (eztabaida) 12:44, 17 uztaila 2021 (CEST)
Eginda, @Iñaki LL:. Euskalfobia hitza euskarafobia orrira birzuzendu dut, euskarari buruzkoa baita, eta artikulu honen izenburua aldatu dut, zure bertsio zaharra berreskuratuz. Dena den, iruditzen zait orain artikulu honetan euskarari arreta handiegia eskaintzen zaiola, agian hobe litzateke hizkuntzaz aparteko beste informazioa jartzea. Zure esku uzten dut lan hori. Gero arte.-Urtar (eztabaida) 13:41, 18 uztaila 2021 (CEST)
@Urtar: Behin behineko konponbide ona iruditzen zait, eta denborak esango du. Zure azken iruzkinaz, zuhaitz egitura kontzeptualaren arabera, euskalfobia/euskarafobia, zuk goian eman hizkuntz definizioaren arabera, Baskofobiaren azpikategoria bat da (aldi berean, glotofobiaren azpikategoria). Zure esku ere (pozik nengoke horretara jarriz gero), euskalfobia artikulua sortzea. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 18:56, 18 uztaila 2021 (CEST)
Ikusi dut egin duzula, ederki! -Iñaki LL (eztabaida) 19:45, 18 uztaila 2021 (CEST)
"Baskofobia" orrira bueltatu.