Eztabaida:Azeari Garindoitz I.a

Active discussions
Icono de traducción.svg Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Aznar I Galíndez» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Ponte-izenaAldatu

Txokoan Assar, Lainobeltz, Iñaki LL, Luistxo, Marklar, Protoeuskaldun, Theklan, Xabier Armendaritz eta Xirkan izaten ari garen eztabaida jarraituz (Errege-erreginen izenak), ponte-izen zehatz batez aritzea gustatuko litzaidake. Euskal 192. arauko irizpideen arabera, ponte-izena santutegian ez bada agertzen, Euskal izendegiko forma hobetsia aukeratzen da. Kasu honetan forma hori Azeari da. Horregatik, artikulu honetan hori erabiltzea proposatzen dut.-Urtar (eztabaida) 09:24, 26 abendua 2020 (CET)[]

Gabon Urtar, azaldu dut nire ikuspegia gai honen gainean: euskarazko forma peto-petotzat daukat, orain arte baliatu da (azken urteotan), eta forma honen aldaerak (Azenari, Azeari, Azari, Azeri) nahi beste agertzen dira Erdi Aroan (ikus nire ekarpena Wikiproiektu:Antroponimia). Koldo Mitxelenak forma horien erromantzezko bilakaeratzat jotzen du "Aznar" (Apellidos vascos, 5. argitaraldia). Beraz, Azeari uztearen aldekoa naiz. -Iñaki LL (eztabaida) 19:44, 27 abendua 2020 (CET)[]
Nik galdera bidaliko nioke Euskaltzaindiko Jagonet zerbitzuari: «Gaztelaniaz Aznar I Galíndez edo Aznar Galíndez I deiturarekin finkatu den eta latinez Asnari Galindones zeritzon Aragoiko kondearen euskal izen egokiena zein da: Azeari Garindoitz I.a, Aznar Garindoitz I.a edo beste bat?» --Xabier Armendaritz   2020-12-28, 16:01 (UTC)
192. artikuluan, Arista leinuaren koadroan "Aznar" ematen da. Niri dagokidanez, hala ere, "Aznar" erdal paradigma bati lotzen zaio, eta ez euskarazko paradigma bati.
Galdera bidaliz gero, Erdi Aroko "Aznar/Azeari" izenaren eta haren patronimikoaren euskal formari buruz izango litzateke bere osoan, hor baitago koxka eta nahasmena. Bitartean, niretzat Koldo Mitxelenaren interpretazioa dago indarrean (etimologiaz "azeri"rekin parekatzen duena). -Iñaki LL (eztabaida) 17:39, 29 abendua 2020 (CET)[]
"Azeari Garindoitz I.a" orrira bueltatu.