Alboko taulan, Genero desoreka dio: mesedez, zuzendu ingeleskada hori (gender ez da beti genero eta maiz, baliokide egokiena sexu da); Sexuen arteko desoreka haren ordez jar liteke.

https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu/genero

Ibon Sarasolaren Hauta lanerako euskal hiztegiak hau dio:


genero. iz. ( 1761) 1. Gram. Izenak-eta zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika kategoria. Euskaraz ez dago generorik. 2. Biol. Familia bat zatitzen den sail bakoitza. Animalia edo landare motak generoetan biltzen dira.


Hala ere, Euskaltzaindiaren Hiztegian ontzat ematen da!


http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=genero&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai


genero 1 iz. Hizkl. Izenak eta kidekoak zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika-kategoria. Euskaraz ez dago generorik.

2 iz. Biol. Familia bat banatzen den sail bakoitza. Animalia edo landare motak generotan biltzen dira.

3 iz. Eduki edo ezaugarrien arabera sailkatutako arte- edo literatura-lanek osatzen duten multzo edo klasea. Ipuingintza, nobela, poesia, antzerkia, ia genero guztiak ditu landuak.

4 iz. Gizarte zientzietan, kultura jakin batean, norbait gizasemetzat edo emakumetzat hartzeko, kontuan hartzen diren ezaugarrien, jarreren eta eginkizunen multzoa. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak babesa eskaini die genero indarkeria jasan duten emakumeei. “Hezkidetza” generotik at egiten den pertsonen hezkuntza da, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak eta abar kontuan hartu gabe heztea.


-Treuiller (eztabaida) 15:13, 16 maiatza 2018 (UTC) Treuiller

"Areso" orrira bueltatu.