Ezpeize-Ündüreine
Zuberoako udalerria
Ezpeize-Ündüreine ([es̻peis̻e ynðyʁ̞eiɲe]) Zuberoako udalerria da eta Pettarra eskualdean dago kokaturik.
Ezpeize-Ündüreine | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Ezpeizeko pilota plaza eta eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Espès-Undurein |
Auzapeza | Michel Ibarra (2010-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64214 |
Herritarra | ezpeiztar-ündüreintar[1] |
Geografia | |
Azalera | 9.78 |
Garaiera | 105 - 233 |
Demografia | |
Biztanleria | 493 (2018: 5) |
Dentsitatea | 53,48 biztanle/km² |
Zahartzea[2] | % 24,19 |
Ugalkortasuna[2] | ‰ 52,31 |
Ekonomia | |
Jarduera[2] | % 72,28 (2011) |
Desberdintasuna[2] | % 13,3 (2011) |
Langabezia[2] | % 2,48 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 59,7 (2010) |
Erabilera | % 27,49 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1842ko urtarrilaren 10. urtea |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuUhaitzandi ibaia udalerritik igarotzen da.
Udalerri mugakideak
aldatu- Sarrikotapea eta Xarra (Bearno) iparraldean
- Arüe-Ithorrotze-Olhaibi ipar-mendebaldean
- Ürrüstoi-Larrabile ekialdean
- Ainharbe hego-mendebaldean
- Bildoze-Onizepea hegoaldean
Udalerria Bearnorekin da mugakidea ipar-ekialdean
Historia
aldatuEzpeize eta Ündüreine herriak 1842. urteko urtarrilaren 10ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Demografia
aldatuXIX. mendearen erdialdean bi herriek bat egin ondoren, bertako biztanle kopurua 500 ingurukoa zen. Kopuru horretan mantendu izan da azken 200 urteetan.
Ezpeize-Ündüreineko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Politika
aldatuAlkateak
aldatuAgintaldia | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1995-2001 | Pierre Rospide | |
2001-2008 | Lucien Lapeyrade | |
2008-2010 | Lucien Lapeyrade[3] | |
2010-2014 | Michel Ibarra[4] | |
2014-2019 | Michel Ibarra |
Ondasun nabarmenak
aldatu- Ezpeizeko eliza, San Martini eskainita, monumentu izendaturik dago 1925. urtetik aurrera. Zuberotar estiloko kanpandorre trinitarioa du. 2007. urteko zaharberritze lanekin, nabe nagusiko sabaian XVII. mendeko marrazkiak aurkitu zituzten. Ezpeizeko elizaren zeinutegia okerra dago eta kondairak dio lamiek egina izan zela.[5]
- Ündüreinek, era berean, badu bere eliza.
Argazki galeria
aldatu-
Ündüreineko eliza.
-
Ezpeize-Ündüreineko herriko etxea.
-
Eskola.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Udalerria EODAn.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Lulu Lapeyrade 2010ean zendu zen.
- ↑ Lapeyraderen ordez kontseilariek hautatua. Ikus Michel Ibarra élu maire, SO.
- ↑ «Ezpeize-Ündüreine - Soule Xiberoa» www.soule-xiberoa.fr (Noiz kontsultatua: 2018-04-05).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |