Ezkutu (heraldika)
Ezkutua, heraldikan, armarriaren euskarri fisikoa da, ikurraren erdian dagoena eta gehienetan ezkutu itxura duena[1]. Erdi Aroko zaldunek borrokan erabiltzen zuten ezkutuan du jatorria eta, horregatik, eskualdeen eta garaien arabera desberdinak izan daitezke. Bertan antolatzen dira armarriaren oinarrizko kolore (esmalte[2]) eta irudiak, eta zatitua ageri daiteke.
ItxuraAldatu
Ezkutuak ez du diseinu bera eskualdearen edo garaiaren arabera, eta itxura soil-soilak edo oso konplexuak izan dezakete. Adituen arabera, 24[3] eta ehundik gora itxura desberdin daude[4]. Mendeetan zehar, mota guztietako ezkutuak erabili izan dira (ez baita armarria definitzen duen elementua). Bere forma, artistaren sormenaren eta garaiko joera estetikoen araberakoa zen[5][6], bai agirietan bai arkitektura-eskulturetan.
XII. mendeko bigarren erdiko lehen ezkutu protoheraldikoen irudikapenek, oraindik, XI. eta XII. mendeetan erabilitako normandiar ezkutu luzeen itxura dute. 1230eko hamarkadaren inguruan, zalditeria astunak erabilitako ezkutuak, laburragoak eta hirukiagoak bihurtu ziren. Itxura hau argi ikusten da dagoeneko Tibalt I.a Nafarroakoaren errege-zigiluan 1234an. XV. mendetik aurrera, eta are gehiago Aro Moderno goiztiarrean zehar, ezkutu forma ugari garatzen dira. Goialdearen, aldeen eta oinarriaren formak bereizita deskriba daitezke, eta elementu horiek libreki konbina daitezke. Konplexutasun handiko armarri barrokoek (XVII-XVIII. mendekoak) aldaketa artistiko ugari dituzte.
Poloniar ezkutua, XVII. mendea[7]
Frantziar ezkutu berria (goialdea laukia, oinarria laukia baina puntaduna eta ertz borobilduak), XVII. mendea[8]
Horrela bada, Euskal Herrian itxura ugariko ezkutudun armarriak aurki ditzakegu, bai garaiko agiri eta arkitekturan, bai egun erabiltzen diren euskarrietan.
Iruñeko armarria (egungo erabilera), frantziar ezkutu zaharrarren itxura
Bizkaiko armarria (egungo erabilera), frantziar ezkutu berriaren itxura
Nafarroako armarria (egungo erabilera)
Guardiako armarria (egungo erabilera), goialde laukia eta oinarri biribildua
Balda dorretxeko armarria (Azpeitia), frantziar ezkutu berriaren itxura
Gipuzkoako armarria foru jauregiaren fatxada nagusian (XIX. mendea), goialde tolestua eta oinarri puntaduna
Buretarren armarria (Oion), ezkutu obala
Ingalaterrako armarria Baionako katedralean (XIII. mendea), normandiar ezkutua
ZatiketaAldatu
Familia baten adar berri bat eratzean, beharrezkoa zen armarri batzuk armarri bakar batean batzea. Antzekoa gertatzen da herri eta eskualdeetako armarriekin, non armak gehituz joan diren gertakariak edo lurraldeak gehitu ahala. Horrela, armarri asko zatituta egon ohi dira[5].
Adibidea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Izena | Ebakia[5] | Erdibitua[5] | Bandan Barran (kontrakoa) |
Laurdenkatua[5] | Laurdenkatua ezkututxoarekin |
Koloreak eta kargakAldatu
- Ikus: Armarri
ErreferentziakAldatu
- ↑ Ezkutu Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegian (noiz kontsultatua: 2021-4-7)
- ↑ Heraldika terminoak Ermuko udalaren gunean (noiz kontsultatua: 2021-4-7)
- ↑ Théodore Veyrin-Forrer Precis d’heraldique. Paris, Larousse, 2004.
- ↑ O. Neubecker LE GRAND LIVRE DE L’HERALDIQUE, París, Dunod-Bordas. 1993 (pp. 76-77).
- ↑ a b c d e F. Borja de Aginagalde. (1997). (pdf) GIPUZKOAKO DORRETXEAK ETA LEINUAK. in: Bertan. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 84-7907-224-5..
- ↑ (Gaztelaniaz) Esparza Leibar, Andoni. (2010). (pdf) Heráldica institucional en los territorios de lengua vasca. , 5-39 or. ISBN 978-84-8419-208-4..
- ↑ (Polonieraz) Szymański, Józef. (2001). Nauki Pomocnicze Historii. Warsaw.
- ↑ (Frantsesez) d'Hozier, Louis Pierre. (1865). Armorial général, ou Registres de la noblesse de France. Paris: Firmin Didot.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |