Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetiko

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa[1] (EADG) giza enbrioiei baheketa genetikoa egiteko erabiltzen den prozedura da, 8 zelulako enbrioiari erauzitako blastomero baten edo biren DNA aztertuz egiten dena.[2] In vitro ernalketa-tratamenduetan egiten dute, umetokian giza preenbrioiak ezarri aurretik. Horrela abortu selektiboa ekiditen dute.

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetiko
Deskribapena
Motaprenatal testing (en) Itzuli
azterketa genetikoa
Identifikatzaileak
MeSHD019836

Historian, lehendabiziko EADGa Handysidek,[3] Kontogiannik eta Winstonek egin zuten Londresko Hammersmith ospitalean.

Ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa, hainbat egoeratan egin daiteke:

  • Amaren adina altua denean (>35 urte)
  • Aurrekari pertsonalak edo familia aurrekariak daudenean, adibidez familiako norbaitek alterazio genetikoak baldin baditu
  • Aurreko abortuak edo arazoak enbrioiaren ezarpenean
  • Gizonezkoen faktore larriak

Espainian ezarpenaren aurreko diagnostiko genetikoa egiteko, gaixotasunak hurrengo baldintzak eduki beharko ditu:

  • Hilgarria izan daiteke edo asko baldintzatuko du umearen bizi-kalitatea
  • Ez du tratamendu sendagarririk
  • Agerraldi goiztiarra du

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
  2. Euskalterm: [Bioetika Hiztegia] [2016]
  3. Harper, Joyce C.. (2009-05-28). Joyce C. Harper ed. Preimplantation Genetic Diagnosis: Second Edition. Cambridge University Press ISBN 9780521884716..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.