Ez goaz lanera edo Alferraren astea euskal abesti herrikoia eta haur-kanta bat da.

Hitzak aldatu

Astelehena,
jai ondoko alperra,
lanik ez egiteko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Asteartea,
euria goitik behera,
bustiko ez bagara,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Asteazkena,
osabaren ezkontza,
berak nahi baldin badu,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Osteguna,
amonaren eguna,
hori ospatutzeko,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Ostirala,
haginetako mina,
aspirina hartuta,
bagoaz ohera,
ez goaz lanera, (lau)

Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erditxogatik,
ez goaz lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Igandea,
lantegiak itxita,
lana egin nahi baina,
ezin joan lanera,
ez goaz lanera, (lau)

Kanpo estekak aldatu