Ez adiorik
Ez adiorik (The Long Goodbye) Raymond Chandlerek 1953an idatzitako eleberri beltza da. Protagonista Philip Marlowe detektibea da, Raymond Chandleren pertsonaiarik ezagunena.
Ez adiorik | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Raymond Chandler (1953) |
Argitaratze-data | 1953 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Long Goodbye |
Argitaletxea | Hamish Hamilton (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 320 |
Euskaraz | |
Izenburua | Ez adiorik |
Itzultzailea | Xabier Olarra |
Orrialdeak | 528 |
ISBN | 978-84-87484-09-3 |
Nahiz eta batzuek uste Betiko loaren parean ez egon, beste batzuentzat Chandleren eleberrik onena da. Chandlerek berak “nire idazlanik onena” zela esan zuen lagun bati igorritako gutun batean.
Argumentua aldatu
Eleberria The Dancers izeneko club baten kanpoaldean hasten da, 1949ko urriaren amaieran edo azaroaren hasieran. Philip Marlowek Terry Lennox izeneko mozkor batekin egiten du topo. Handik aurrera euren adiskidetasuna sendotzen da. Egun batean, 1950eko ekainean, Lennox Marloweren etxean agertzen da Tijuanako aireportura eraman dezan eskatzeko. Marlowek onartzen du, baldin eta Lennoxek ez badio azaltzen zergatik alde egiten ari den. Los Angelesera itzultzerakoan, Marlowe atxilotzen dute, hilketan batean laguntzeagatik. Handik aurrera, Philip Marlowek ez du egun lasairik izango.
Pertsonaiak aldatu
- Philip Marlowe: detektibea.
- Terry Lennox: Marloweren lagun bihurtzen da eta Tijuanako aireportura eraman dezan eskatzen dio.
- Sylvia Lennox: Terry Lennox emaztea. Bitan ezkondu ziren. Hilda agertzen da ere arrotz-etxean.
- Harlan Potter: Terry Lennoxen aitaginarreba. Prentsa-handikia.
- Linda Loring: Hermana de Sylvia Lennox.
- Howard Spencer: New Yorkeko argitaratzailea. Idazle baten desagerpena ikertzeko proposatzen dio Marloweri.
- Roger Wade: desagertu den idazlea.
- Eileen Wade: Roger Waderen emaztea.
- Mendy Menéndez: Terry Lennoxen lagun gaizkile bat. Marlowe mehatxatzen du.
- Candy: Wadetarren zerbitzaria.
- Paul Marston: Eileen Waderen lehen senarra. Bigarren Mundu Gerran hil omen zen.
Zinema aldatu
- The Long Goodbye (1973, Robert Altman)