Eyjafjallajökull
Eyjafjallajökull (NAF: [ˈɛɪjaˌfjatlaˌjœːkʏtl̥] ⓘ, islandierazko Eyja, "uharte", fjalla, "mendi" eta jökull, "glaziarra") Islandia hegoaldean dagoen glaziarra eta sumendia da. 1.666 metroko garaiera duen sumendiaren kraterra, izotz geruza lodi batek estaltzen du.
Eyjafjallajökull | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.651 m |
Mota | Estratu sumendia |
Azalera | 78 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 63°38′N 19°36′W / 63.63°N 19.6°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Herrialdea | ![]() |
Islandiako eskualdeak | Suðurland |
Leku geografikoa | Iceland (en) ![]() |
Sumendiak hainbat erupzio izan ditu historian zehar, 1821 eta 1822 urteetan, eta azkena 2010eko apirilean.
Erupzioak aldatu
1821-1822ko erupzioa aldatu
Erupzio nahiko txikia izan zen, baina hamairu hilabetez luzatu zen. Hilabete batzuetan besteetan baino errauts gehiago bota zuen, batez ere sumendiaren hegoalde eta mendebaldean.
2010eko erupzioa aldatu
2010eko erupzioak Europa osoan kaosa eragin zuen, sumendiak botatako errautsen ondorioz kontinente osoko hegaldiak bertan behera utzi behar izan ziren errautsek hegazkinen turbinetan arazoak sor zitzaketelako. 17.000 hegaldi inguru bertan behera utzi behar izan ziren. Adituen arabera, Hegazkintzaren historiako kaosik handiena eragin zuen erupzioak.[1]
Iberiar penintsularen hego-mendebaldean zegoen behe presio gune batek, sumendiak botatako errautsa Euskal Herrira iristea eragotzi arren, 2010eko apirilaren 17an, lehen arrastoak iristear zeudela, Noain, Loiu, Hondarribia eta Forondako aireportuak egun oso batez itxi behar izan zituzten[2].
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- 2010eko erupzioari buruzko argazkia Nasaren webgunean.
- 2010eko erupzioaren albisteak eitb[Betiko hautsitako esteka]-n, El Mundo-n eta Berria-n.
- 2010eko erupzioaren mapa.
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |