Eyes Wide Shut
Eyes Wide Shut (euskaraz Ongi Itxitako Begiak) 1999ko Stanley Kubrick estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko film erotiko bat da. Hain zuzen ere, zinema zuzendari honek filmatu zuen bere azken filma izan zen. Arthur Schnitzler idazlearen Dream Story eleberrian oinarritua dago.
Eyes Wide Shut filma oso nahasi eta enigmatikoa da, beraren inguruan gogoeta egiteko hainbat alditan ikusi beharrekoa. Bertan kontatzen diren gertakariak errealitatea eta ametsaren arteko muga zirriborratzen dute, filma misteriotsua eta amaiera oso definitua ez duenez, berarekiko hainbat irakurketa ezberdin burutzeko ateak irekiak uzten ditu.
Filma AEBtan eta Ingalaterran filmatu zen, tartean Mentmore Towers jauregian.
Argumentua aldatu
Istorioa nagusiki New York hirian girotua dago, bertan Bill Hardford doktorea (Tom Cruise) eta bere emazte Alice-en (Nicole Kidman) sexu abenturak azaltzen dira, aurretik emazteak maitale batekin maitasun abentura bat izan zuela aitortu diolarik. Bikotea sexu abentura bati ekingo dio, tartean orgiak ospatu ohi dituen kultu klandestino batean barneratuko direlarik.
Càsting aldatu
- Nicole Kidman - Alice Harford
- Tom Cruise - Dr. Bill Harford
- Sydney Pollack - Victor Ziegler
- Marie Richardson - Marion
- Todd Field - Nick Nightingale
- Sky du Mont - Sandor Szavost
Kanpo estekak aldatu
- Eyes Wide Shut filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)