Ex Machina (filma)
Ex Machina, baita ex_machina edota EX_MACHINA bezala ere, 2015eko Alex Garland estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoilari eta idazleak zuzendu, ekoitzi eta idatzitako zientzia-fikziozko thriller film independiente bat da. Domhnall Gleeson, Alicia Vikander, Sonoya Mizuno eta Oscar Isaac aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
Caleb (Domhnall Gleeson) Bluebook munduko internet bilatzaile konpainia handienean lan egiten duen 24 urteko kodifikatzaileak lehiaketa bat irabazi du, saria Alaskako mendietan dagoen ikerketa zentru batean isolaturik bizi zen Nathan (Oscar Isaac) konpainiaren presidente xelebrea bisitatzea izango da. Caleb kokaleku isolatu hartara iristean, esperimentu bitxi eta erakargarri batean parte hartu beharko duela jabetuko da, Ava (Alicia Vikander) munduko lehenbiziko adimen artifizialdualarekin elkarbizitzea, berau neska gazte eder itxura duen robot batean gorpuztua dago.
AktoreakAldatu
- Alicia Vikander: Ava
- Domhnall Gleeson: Caleb Smith
- Oscar Isaac: Nathan Bateman
- Sonoya Mizuno: Kyoko
- Symara A. Templeman: Jasmine
- Elina Alminas: Amber
- Gana Bayarsaikhan: Jade
- Tiffany Pisani: Katya
- Claire Selby: Lily
- Corey Johnson: Jay, helikoptero pilotua
Kanpo estekakAldatu
- Ex Machina filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)