Euskal herrizaletasun

Euskozaletasun» orritik birbideratua)

Euskal herrizaletasuna, baskismoa, euskalerrizaletasuna[1] edo euskozaletasuna[2][3] Euskal Herriarekiko nahiz euskal kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzo, ideia politikoak begiratu gabe.

Antzeko sentipena da euskaltzaletasuna.[erreferentzia behar] Euskaltzaletasunak euskararekiko —eta, oro har, euskal kulturarekiko— konpromisoa eta zaletasuna adierazten ditu; baskismoak, ostera, euskararekiko eta euskal kulturarekiko zaletasunaz gainera, gaztelaniarekiko eta Euskal Herriko gaztelaniazko kulturarekiko atxikimendua ere barne hartzen du.[erreferentzia behar]

Euskozaletasunaren aldekoari esanahi neutroarekin euskozale[4] edo euskalerrizale[5] deritzo.[erreferentzia behar] Bestalde, eskuarki, baskista hitza euskaraz gutxiesgarritzat erabiltzen da, Euskadirekiko atxikimendua agertu bai baina euskara eta euskal kultura bazterrean uzten dituztenak izendatzeko[erreferentzia behar]. Berebat, euzkozale eta euzkotar gaitzesgarritzat erabili izan dira, euskalduna ez den abertzalea izendatzeko [6].

PolitikanAldatu

Euskozaletasuna alderdi abertzale nahiz ez abertzaleek euren historian bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da; esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoan Ezker Batua, Ahal Dugu eta PSE alderdiek (azken honetan Jesus Egiguren, Odon Elorza edo Gemma Zabaleta politikariak nabarmentzen dira).[erreferentzia behar]

Aldiz, Nafarroako Foru Erkidegoan, PSNek kontraesan garbian UPN eta NPPren eskuindar nabarrismoaren eraginez edo presiopean 1970eko hamarkadako amaieran erakutsi zuen hasierako jarrera euskozaleari muzin egin dio.[erreferentzia behar] Geroa Bai (Nafarroa Bai), EH Bildu, Eusko Alkartasuna, EAJ, Aralar, Batzarre, Ahal Dugu edota Nafarroako Ezker Batua izan dira nabarrismo nagusiki aurrerakoia eta euskozaletasuna uztartu dituzten alderdiak.[erreferentzia behar] Geroa Baik Euskal Herri zaletasun nafartarra[1] erabili izan du: "euskaltzale, Nafarroako nortasun guztiekiko errespetua gordeko duena, eta Nafarroan errotutako planteamendu politikoak mantenduko dituena"[oh 1]. Salbuespen gisa, CDN alderdia legoke, 1990eko hamarkadan arrakasta handirik gabe nabarrismoaren eta euskozaletasunaren artean kokatzen saiatu zen alderdia.[erreferentzia behar]

OharrakAldatu

  1. Euskal Herrizaletasun nafartarraren gaztelaniazko itzulpena vasquismo navarrista da.

ErreferentziakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu