Euskararen Interpretazio Zentroa

Euskararen Interpretazio Zentroa Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxean dago. Euskararen Interpretazio Zentroarem asmoa, modu atsegin eta zuzenean euskarari buruzko oinarri batzuk publikoari erakustea da.

Euskararen Etxea 2011 001

Azkue Fundazioak kudeatzen du Euskararen Etxearen eraikina. Euskararen Etxea Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzari esker sortu zen. Euskarari buruzko gune espezializatu bat izatea da Euskararen Etxearen helburua.

Bestalde, Euskararen Interpretazio Zentroa, euskararen historian eta euskal hizkuntzan interesa duen ororentzako da aproposa. Bisitak lau hizkuntzetan egiteko aukera dago: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa, hain zuzen. Euskararen Interpretazio Zentroak etxe horretako bi solairu ditu hartuak. Lehenengoan, Euskararen Bidaia erakusketa elkarreragilea dago. Gune horretan euskarak denboran zehar egin duen bidaia islatu da, euskararen historia eta bilakaera azalduz. Bigarren solairuan, berriz, Euskara Mediategia eta Euskarazko Unibertsitate Liburuen Gordailua daude. Mediategian euskaraz ekoitzi diren multimedia produktuak daude ikusgai, hainbat formatutan.

Zentroaren helburuak

aldatu
 
Euskalkien jokoa

Euskararen Interpretazio Zentroaren proiektuan bi ikuspegi batzen dira:

  • Ikuspegi ludiko eta turistikoa alde batetik.
  • Hezigarria eta erreferentziazkoa bestetik.

Gainera, zenbait balio sustatu eta transmititu nahi dira:

  • Euskararen balio integratzailea
  • Hizkuntzaren historiako gertaera nagusiak
  • Euskalkien aberastasuna
  • Sormena eta literatur bizitasuna
  • Ahozko tradizioaren interesa

Hori dela eta, euskararen bidaia denboran zehar islatu nahi izan da hizkuntzaren historia eta bilakaera azalduz. Horretarako, teknologia berriak oso presente daude esperientzia honetan.

Euskararen bidaia erakusketa

aldatu
 
Euskararen Bidaia

Erakusketak hiru gune nagusi ditu:

  1. Harrera gunea: Euskararen Misterioa dokumentalarekin ongi etorria ematen zaie bisitariei. Euskararen jatorri ezezaguna edota hizkuntzaren bilakaera zenbait pertsonaia ezagun eta ezezagunek emandako sarrera propioekin dira edukietako batzuk.
  2. Tren-geltokia: Euskara, bat eta asko eta Euskara, atzo eta gaur: Tren geltoki baten antzera girotuta dagoen gune honetan dauden bi trenen izenak dira. Tren bakoitzak gai nagusi bat jorratzen du. Lehenengoa euskal hizkuntza eta euskalkiei buruz dihardu eta bigarrena euskararen historiaz, antzinatetik gaurdaino.
  3. Euskara munduan: euskara hizkuntza bidaiaria izan da. Horren froga bizia dira munduan zehar topa daitezkeen euskararen testigantzak: mundu osoko eusko etxeak, eta euskara edo euskal kultura irakasgai dituzten unibertsitateak.

Kanpo estekak

aldatu
43°16′41.80″N 2°57′37.48″W / 43.2782778°N 2.9604111°W / 43.2782778; -2.9604111