Euskal herritartasuna

Euskal Herrian bizi garen 3.193.000 herritarren ezaugarria, historikoki eta 1900. urte arte euskalduntasunarekin batera joan izan dena, ordurarte populazio gehiena euskalduna izan baita. Herritartasuna hitza euskaraz lehendabizi 1.891an idatzi zen, justu euskaldunok orduko populazioarekin erkatuta gutxiengo izateko bidean geundelarik. Hala ere oraindik orain euskalduna (euskaraz egiten duena) eta herritarra izatea gauza bera da. Naziotasuna, euskaraz, lehendabizi 1.977an idatzita, herritartasunaren izenkidea da, sinonimoa.