Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak jatorriz (jatorrizko izenburua, gaztelaniaz: Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes) Aranzadi Elkarteak eta Arabako Natur Institutuak elkarlanean egindako lan mardula da, gaztelaniaz 1999an eta euskaraz 2004an argitaratua. Egile nagusiak bost ziren: Iñaki Aizpuru Oiarbide, Carlos Aseginolaza, Pedro Maria Uribe-Echebarria, Pello Urrutia eta Iñaki Zorrakin. Dena dela, lantaldea zabalagoa izan zen. Liburuan, deskribatutako espezie guztien marrazkiak ageri dira, Carlos Enrique Hermosillak, Erikarta Lekuonak eta Iñaki Zorrakinek eginak.[1] Liburu osoa dohainik dago eskuragarri Interneten, hala euskaraz[1] nola gaztelaniaz.[2]

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak
Jatorria
Ezaugarriak

LurraldeakAldatu

Flora honetan Ebroko haranaren eta Bizkaiko Golkoaren arteko landare baskularrak biltzen dira; beste mugak hauek dira: Atturri ibaia iparraldean eta Ebro ibaia hegoaldean zein Ason ibaia mendebaldean eta Aspe (Bearno) eta Aragón Subordán ekialdean. Ikertutako lurraldea 20.600km² izan ziren. Euskal Herritik kanpo beste lurraldetako inguru batzuk aztertu ziren: Kantabria, Burgos, Soria, La Rioja, Zaragoza eta Huesca.

ErreferentziakAldatu

  1. a b Aizpuru Oiarbide, Iñaki; Aseginolaza Agirre, Carlos; Uribe-Echebarría Díaz, Pedro María; Urrutia Uriarte, Pello; Zorrakín Altube, Iñaki. (2015-11-25). Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia Noiz kontsultatua: 2020-05-21.[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Gaztelaniaz) «Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes, en PDF» Jolube Consultor Botánico y Editor 2012-03-30 Noiz kontsultatua: 2020-05-21.

Kanpo estekakAldatu