Euskal Herriko gazteluak

Euskal Herriko Erdi Aroko gazteluak» orritik birbideratua)

Euskal Herriko gazteluak batez ere Erdi Aroan eraiki ziren gaztelu, harresi eta era horretako defentsa egituren multzoa da. Garai hartan euskaldunen herri errealitateak egungo Euskal Herriaren muga geografikoak gainditzen bazituen ere, sailkapen helburuetarako egungo Euskal Herriko espazioan kokatzen dira. Euskal Herriko Goi Erdi Aroko gaztelurik ez da geratzen, ezpada haien oinarrien aztarnak.

Erriberriko gaztelua

Erdi Aroko gazteluek higadura, hausturak eta txikizioak jasan zituzten, suteak ez zirenean. Horregatik, geroztik hainbat aldaketa eta eranskin egin izan zaizkie Aro Moderno eta Garaikidean batzuetan, jatorrizko forma ezkutatzeraino.

Historia aldatu

Epe horretako gaztelu asko Nafarroako Erresumaren defentsa egiturak dira, euskal erresuma horrek egungo Euskal Herri ia osoan eta gehiagoan hedatzen zenekoa; tenentzia eskualdeen buru izaten ziren eta, bertan, nafar erregeorde edo tenentea bizi zen. XIII. mendetik aurrera, beste gaztelu batzuk hasi ziren ugaltzen: dorretxeak, jaun feudalen egoitza.


Euskal Herriko Erdi Aroko lau gaztelu eredu


Goi Erdi Aroko gaztelu baten aztarna bakanetakoen artean dago Marutegiko gaztelua, Araia herritik Lizarratera bidean (X. mende ingurukoa). Nafarroako defentsa sarea Antso III. Handiaren garaian hasi zen eratzen. Nafar gaztelu horiek oso ezaugarri zehatzak zituzten: harkaitz baten gainean altxatzen ziren gehienetan, harresi lerro batez edo, gehienez, biz inguratzen ziren dorre nagusi bat erdian zutela, eta beste gaztelu baten bistan eraikitzen ziren. Era horretan, lurraldea zelatatu ez ezik, komunikazio sare bat osatu zezaketen, suaren eta kearen bitartez. Mota honetako gazteluak ziren Beloaga, Mendikute, Marañon, Zabalate, Arluzea, etab.

Behe Erdi Aroan, ugaldu egin ziren dorretxeak, bereziki Nafarroako Erresumaren 1199-1200eko inbasioaren ostean eta leinuetako jauntxoen goraldian: Mendoza, Gebara, etab. Horiek, ordea, eraikin feudalak ziren, bertan bizi zen leinuaren defentsa egitura eta kemenaren erakusgarri harroa.


Euskal Herrian, XVI. mendean gaztelu eta dorretxe ugari berariaz eraitsi ziren. Gaztela-Aragoik Nafarroa konkistatu ondoren, babes-aparatua berrantolatzeko programa bat egin zuten agintari berriek. Horren ondorioz, Erdi Aroko gazteluak eta harresiak eraitsiarazi zituzten agintari berriek. Inbasioaren ondorengo uneetan suntsiketa emeki hasi baten ere, 1516an Cisneros kardinalaren erregealdian irmoki jarraitu zuen, eta 1521ean Nafarroaren azken erasoaldiak porrot egin ondoren, areagotu[1]. Halaber, Gipuzkoan eta Bizkaian moztu egin ziren dorretxeak, jauntxoen kemena ahultzeko.

Gazteluak aldatu

Araba aldatu

Bizkaia aldatu

Gipuzkoa aldatu

Lapurdi aldatu

Nafarroa aldatu

Nafarroa Beherea aldatu

Zuberoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Escribano Páez, José Miguel. (2011). (pdf) [http://sehn.org.es/wp-content/uploads/2017/08/70703.pdf El derribo de murallas y castillos navarros tras la conquista. Antiguas y nuevas perspectivas. ] Vianako Printzea ISBN 0032..

Ikus, gainera aldatu