Euskal Herriko Antolamendu Administratiboa


Euskal Herriko Antolamendu Administratiboa da Euskal Herriak gaur egun duen antolamendu politiko eta administratiboa, kontuan hartuz zazpi herrialdeek duten banaketa[1]. Euskal Herria Europako herrialde bat da[2]. Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena.

Euskal Herria
Euskal Herria
Ez da estatua
Bandera Armarria
Goiburua: "Zazpiak Bat"
HiriburuaIruñea
Hizkuntzak Euskara
Hizkuntza ofizialak Hegoaldean: euskara,1 gaztelania
Iparraldean: frantsesa
Herritarra euskalherritar, euskotar
Gobernua
 -  EAEko lehendakaria Iñigo Urkullu
 -  Nafarroako lehendakaria Uxue Barkos
 -  EHEko lehendakaria Jean-Rene Etxegarai
Legebiltzarra Eusko Legebiltzarra
Nafarroako Parlamentua
EHEko Kontseilua

Euskal Herriak zazpi herrialde hauek barne hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa.

Euskal Autonomia ErkidegoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Autonomia Erkidegoa»


Gaur egun Bizkaia, Gizpuzkoa eta Araba Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan daude, hiru herrialdetako bakoitzak bere erakunde publikoak mantendu dituen arren.

LehendakariaAldatu

EAEko lehendakaria Iñigo Urkullu da.

Eusko JaurlaritzaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Jaurlaritza»

Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua da, hau da, ArabaBizkaia eta Gipuzkoa herrialdeetan du eskumena. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia Arabako hiriburu Gasteizko Lakua auzoan dago; hortik dator maiz Lakuako Gobernua ezizenez ere aipatzea.

Eusko LegebiltzarraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Legebiltzarra»

Eusko Legebiltzarra EAEko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskal Autonomia Erkidegokobiztanleak ordezkatzen ditu, eta gaur egun 75 eserleku ditu: 25 eserleku, autonomia erkidegoa osatzen duen herrialde bakoitzeko (ArabaBizkaia eta Gipuzkoa). Lau urtean behin, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek sufragio unibertsalarenbitartez hautatzen dituzte 75 legebiltzarkide horiek.

Nafarroa GaraiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaia»

Nafarroa Garaiari gaur egun Nafarroako Foru Komunitatea izaera eman dio Espainiako ordenamenduak.

LehendakariaAldatu

NFK-ko lehendakaria María Chivite da.

Nafarroako GobernuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Gobernua»

Nafarroako Gobernua Nafarroako Foru Erkidegoko gobernua da, eta Iruñean du egoitza nagusia. Historikoki, eta 1982. urtea arte, Foru Diputazioa edo Foru Aldundia izenez ere ezagutu izan da, Nafarroako Foru Hobekuntzan zehaztuta dagoenez. Lehendakaria Parlamentuak aukeratzen du; eta Parlamentua, Nafarroa Garaiko herritarrek, lau urtetik behin egiten diren foru hauteskundeetan.

Nafarroako ParlamentuaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Parlamentua»

Nafarroako Parlamentua —Nafarroako Gorteak izenez ere ezaguna— da Nafarroako Foru Erkidegoaren eremuko botere legegilearen ganbera bakarra. Parlamentuaren betebeharrak dira, Foru Hobekuntzaren Legeari jarraituz, nafarrak ordezkatzea, legeak eta aurrekontu orokorra onartzea eta Nafarroako Lehendakaria kontrolatzea.

Egun, 50 ordezkarik dute eserlekua Parlamentuan. Legegintzaldiak lau urtekoak dira, eta parlamentari guztiak batera hautatzen dira, barrutirik gabe.

Euskal Hirigune ElkargoaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Hirigune Elkargoa»

Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) (frantsesez Communauté d'agglomération du Pays basque - CAPB eta gaskoieraz Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco - CAPBIpar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde honek izaera administratiboa berria du, Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez. Horretarako, jada Frantziako lurralde egituraketa eta zuzenbidean dauden hirigune elkargoahiri elkargoa edo herri elkargoa deritzoten entitateez baliatzea gogoeta egin zen.

LehendakariaAldatu

EHEko lehendakaria Jean Rene Etxegarai da.

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Hirigune Elkargoa»

ErreferentziakAldatu