Euskal Herria Korrika

1997koa Korrikako abestia (Gozategi, Andoni Egaña)

Euskal Herria Korrika 1997an Gozategi taldeak Andoni Egañaren hitzekin Korrikarako sortu zuen abestia da.[1] "Hamaiketakoa Prest!. Korrika" moduan argitaratu zena.[2]

Euskal Herria Korrika
Korrika1997 Arantzazu Bilasante Gozategi.png
Gozategiren lan/konposizio musikala
EgileaGozategi
Argitaratze-data1997
Ezaugarriak
Genero artistikoatrikitia eta pop rock
Hizkuntzaeuskara
HitzakAndoni Egaña

Gozategi taldea 1990.eko hamarkadan aitzindari izan zen Triki-pop esaten dena sortzen. Maixa eta Ixiar, edo Alaitz eta Maider bezala. Pop moduko musika-taldeetako instrumentuekin batera integratzen zuten trikia.[3]

Aurreko urtean arrakasta itzela lortuta zuen taldeak Ainhoa (Elkar, 1996) bigarren diskoarekin. Hor zegoen, Nirekin kantuarekin batez ere. 1996ko udako kantua izan zen, eta «emoixtaxux muxutxuek...» leloa ahoz aho ibili zen. Jon Maia bertsolariak bizkaieraz idatzitako hitzetan zetzan arrakastaren gakoetako bat.

Garai horretan Andoni Egaña Euskal Herriko bertsolari txapelduna izan zen lau aldiz jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005an

HitzakAldatu

Andoni Egañaren hitzak dira 10. Korrikarako kantarenak.[4] Hitz jolasgureak egin zituen, ezkutaketa jolas bat dago tartean; Berezia da, hitz batzuk ezkutatu egiten direlako; adibidez, kontaketa sei-tik zortzi-ra pasatzen da, zazpia ezkutuan geratzen dela. ezkutaketa jolasean lagunak gordetzera joaten direla, bila joan beharko denak tranpa egiten du kontaketan lehenago bukatzeko.[3]

Soinuekin ere Jolasten du "izkutu/ezkutu" (Arantzazu zen gordeleku gotorreko ezkutua, "izkutua uzteko garaia badator") eta "izkutu/ezkutatu" ("Hizkiak izkututik badatoz argira" esan eta KORRIKA hitzaren letrak banaka azaltzen dira hurrengo lerroetan; zazpia ezkutatzen da kontaketan) edo "izkutatzea/hitzak ezkututzea" ( "baina izkutatzea ez al da tristea?")


Euskal Herria Korrika!

Bat, bi, hiru, lau, bost, sei,

zortzi, bederatzi, hamar

Euskal Herria Korrika! (errepika)

Arantzazu izan da gordeleku gotor

euskal hots eta hitzen babesleku jator

txori ezin zen eta izan ginen sator

izkutua uzteko garaia badator.

Hizkiak izkututik badatoz argira

K bi hanka luzekin korrika hasi da

Oñatin pasa da O jira eta jira

R ere hedatu zaigu Euskal Herrian.

R hor ibili da Euskal Herrietan

I tximina dugu labe garaietan

K azkenik sartu da Bilboko kaleetan

A ikasten hasi da non eta AEKn

Euskal Herria Korrika! ...

Senak agindu zigun zenari eustea

baina izkutatzea ez al da tristea?

Nahi badugu euskara igotzen hastea

komeni da korrika Bilbora jeistea.

Euskal Herria Korrika! ...

1997ko KorrikaAldatu

1997ko Korrika edo 10. Korrikak Luis Villasante euskaltzaina omendu zuen. 10. edizioa izanik lehenengo Korrikaren ibilbidea egin zuen gutxi gorabehera,Oñatitik bertatik abiatu gabe Oñatin dagoen Arantzazuko santutegian abiatu zen martxoaren 14an eta Bilbon bukatu zen hilaren 23an.

Leloa Euskal Herria Korrika! leloa izan zen. Hasierako ekitaldian Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok bertsoak bota ondoren Euskaltzaindiako buru zen Jean Haritxelharrek eman zion lekukoa Villasanteri.

Bilboko Arriaga antzokian bukatu zen. Mezua idatzi zuen Joan Mari Torrealdaik irakurri zuen bertan, AEK-ko antolatzaileek lagunduta.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. Lakasta, Juan Kruz. (1997). «Hamargarren aldiz, Euskal Herria Korrika» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  2. «Hamaiketakoa Prest!. Korrika (Askoren artean)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  3. a b Otamendi, Koldo. KORRIKA KANTUZ KANTU: ASIER GOZATEGI. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
  4. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-10-24). Euskal Herria korrika -Gozategi-. (Noiz kontsultatua: 2017-09-01).
  5. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu