Euskal Editoreen Elkartea
Euskal Editoreen Elkartea 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena. Euskarazko argitalgintzaren sustapena eta zaintza ditu helburu nagusi, eta, horiekin batera, elkartekideen babesa, ordezkaritza eta koordinazioa.[1] Donostian du egoitza eta egungo zuzendaria Carmen Elvira da.
Euskal Editoreen Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Jarduera sektorea | edizioa |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | International Alliance of Independent Publishers (en) ![]() |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1984 |
webgune ofiziala |
Kideak
aldatuEskubide osoko kidea izateko hurrengo baldintzak bete behar ditu:[2]
- katalogoaren %25a euskaraz argitaratua duten pertsona fisiko edo juridikoak
- edo azken 10 urteetan, edota hasiera batetik, euskarazko liburuak argitaratu izana, azken 3 urteetan 15 liburu euskaraz argitaratu baldin baditu
- edo urtean argitaraturiko liburu guztien salneurriaren edo kopuruaren %25 euskarazko liburuek osatua izatea.
Honako hauek dira Euskal Editoreen Elkarteko bazkideak:
- Alberdania, Irun
- Elhuyar Fundazioa, Usurbil
- Elkar, Aduna
- Erein, Donostia
- Gaumin, Irun
- Giltza Argitaletxea (Edebé Taldea), Bilbo
- Ikastolen Elkartea, Donostia
- Ibaizabal, Durango
- Idatz, Donostia
- Igela, Iruñea
- Ikaselkar, Donostia
- Labayru Fundazioa, Bilbo
- Meettok, Donostia
- Mezulari, Bilbo
- Pamiela, Arre
- Susa, Zarautz
- Ttarttalo, Aduna
- Txalaparta, Tafalla-Iruñea
- Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo
- Euskaltzaindia, Bilbo