Euskal Batzorde Ornitologikoa

Euskal Batzorde Ornitologikoa (EBO) ornitologia lantzeko helburua duen erakundea da[1]. 2019an sortu zen Gasteizen egindako II. Euskal Kongresu Ornitologikoan, non bere funtzionamendu araudia eta lehenengo zuzendaritza aukeratu ziren[2]. Lehenengo zuzendaritza hori osatu zuten ondorengo zortzi lagunek, guztiak ere ornitologia munduan esperientzia eta ezagutza zabalekoak: Juan Arizaga, Gorka Belamendia, Jose Maria Fernandez, Aitor Galarza, Gorka Gorospe, Maite Laso, Asier Sarasua eta Azaitz Unanue.

Funtzionamendua aldatu

Euskal Batzorde Ornitologikoak ez dauka izaera juridikorik eta koordinazio batzorde gisa funtzionatzen du, batez ere. Batzorde honen asmo nagusia da hegaztien munduarekin harremana daukaten elkarte, erakunde eta administrazioen arteko zubi-lana eta koordinazioa egitea. Bere izaera erabat independientea da eta ez dauka loturarik beste inolako elkarte, erakunde edo administraziorekin. Zuzendaritzako kideek ere ez dute ordezkatzen ezelango elkarterik, bere izenean hartzen dute parte Batzordean.

Batzordeak, gainera, ez du burutuko dagoeneko beste erakunde edo elkarte batek egiten duen lanik. Bere araudian onartutzat dituen lan nagusiak 3 dira, orain arte Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ez zirenak: Euskal Herriko Hegaztien Zerrenda ofiziala osatzea, Euskal Kongresu Ornitologikoak antolatzea[3] eta Ezohiko behaketen homologazioak bideratzea, urteroko txostenak argitaratuz[4].

Kanpo estekak aldatu

  1. Batzordea – Ornitologia.eus. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. Euskal Batzorde Ornitologikoa formalki eratu da, zuzendaritza aukeratuta eta barne-araudia onartuta – Ornitologia.eus. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. Kongresu Ornitologikoak – Ornitologia.eus. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  4. Espezie Arraroen Batzordea – Ornitologia.eus. (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).