Euskal Artisten Elkartea

Euskal Artisten Erakundea» orritik birbideratua)

Euskal Artisten Elkartea (gaztelaniaz: Asociación de Artistas Vascos) Bilbon 1911ko urriaren 29an sortutako artista-taldea izan zen.[1][2] Taldeak Gerra Zibila aurreko euskal artista nagusiak bildu zituen.

Euskal Artisten Elkartea
Datuak
Motairabazi asmorik gabeko elkartea eta artista kolektiboa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Legezko formairabazi asmorik gabeko elkartea
Historia
Sorrera1911

Helburua aldatu

Erakundeko estatutuen lehenengo artikuluan taldearen helburua "arte-ederrak bultzatzea, erakusketak, lehiaketak eta biltzarrak antolatzea, biblioteka bat osatzea eta artistak Bilbotik urrun egiten dituzten erakusketara bere lanak bidaltzeko baliabideak ematea" zela esaten zuen.[3] Gainera taldeko kideen lanen posta txartelak argitaratzeko asmoa zuen.[4]

Lehenengo erakusketa aldatu

1912ko abuztuan, sortu eta urtebete bat egin baino lehen, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren aretoetan taldearen lehendabiziko erakusketa egin zuten. Pedro Mourlane Mitxelena arte kritikariak inauguratu eta Miguel Unamuno idazleak itzi zuen. Handik gutxira, 1915ean Darío Regoyos asturiar margolariaren omenezko erakusketa batek Olabarri jauregian taldearen egoitza inauguratu zuen.[5]

Parte-hartzaileak aldatu

1918an Euskal Artisten Elkartean margolariak, eskultoreak, arkitektoak, idazleak, marrazkilariak eta beste artistak zeuden. Hona hemen zerrenda: Teodoro Anasagasti, Félix Agüero, José Agirre, Arrue familia, hau da, Alberto Arrue, José Arrue, Ramiro Arrue, Ricardo Arrue; Aurelio Arteta eta bere anaia, Felix Arteta marrazkilaria; Benito Barrueta, Ramón Basterra, Angel Cábanas, Valentín Dueñas, Paco Durrio, Juan Etxebarria, Fernando Escondrillas, Fernando García, Antonio Gezala, Pedro Guimón, Anselmo Guinea, Isidoro Guinea, Andrés Isasi musikaria; Francisco Iturrino, Ángel Larroque, José Loigorri, Gustavo Maeztu, Ascensio Martiarena, Tomás Meabe, Lucio Ortiz de Urbina, Ernesto Pérez Orue, Darío Regoyos, Juan José Richelt, Damián Roda, Agustín Ruiz de Arcaute, Federico Sanz, Clemente Salazar, Alfonso W. Sena, Nemesio Mogrobejo, Julian Tellaetxe, Quintín de Torre, Pablo Uranga, Gregorio Ibarra, Secundino Zuazo, Ramón eta Valentín Zubiaurre eta Ignacio Zuloaga.[6]

Aurrekariak aldatu

Aditu batzuen ustetan fenomeno kultural hauen aurrekari zuzena El Coitao aldizkariaren sorrera izan zen, Bilbon 1908an sortua eta zortzi ale besterik ez zituena. Aldizkariaren sortzaileak artista gazte – 20 eta 30 urte bitartekoak– talde bat (Alberto Arrue, José Arrue, Gustavo de Maeztu, Ángel Larroque eta Nemesio Mogrobejo) eta idazleak (Ricardo Gutiérrez Abascal, Tomás Meabe eta Ramón de Basterra) izan ziren, jada ospetsuak ziren Ramiro Maeztu, Jose Maria Salaberria edota Miguel Unamunoren laguntza zutenak.

Ondorioak aldatu

1924 eta 1936 artean, zenbait taldekidek antzeko helburuak zituen Sociedad de Artistas Ibéricos madrildarrean parte hartu zuen.

1983an Bilbon Euskal Artisten Elkartea berria sortu zen "arte eta kultura arloan presio-talde" izateko asmoarekin.[7] Elkartea Xabier Saenz de Gorbea kritikariak eta Txomin Badiola, Iñaki de la Fuente, Morquillas, José Chavete, Txupi Sanz eta Fernando eta Vicente Roscubas artista plastikoek sortu zuten.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Estornes Zubizarreta, Idoioa. Asociación de Artistas Vascos. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia..
  2. Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. ISBN 9788450527407..
  3. Jatorrizko testua gaztelaniaz
    « "fomentar el desarrollo de las bellas artes, organizar exposiciones, concursos y conferencias, creando una biblioteca y proporcionando a los artistas los medios necesarios para que puedan enviar sus obras a las exposiciones que se celebran fuera de Bilbao". »

  4. Euskal-Erria (LXXII): 230-231..
  5. (Gaztelaniaz) Bilbaopedia. Asociación de Artistas Vascos. .
  6. (Gaztelaniaz) Llano Gorostiza, Manuel. (1977ko urria). «Regionalismo y socialismo en el arte vasco» Guadalimar (25): 31-36. ISSN 0210-1254..
  7. Elu, Arantza. (1983/02/17). «Nace en Euskadi la Asociación de Artistas como grupo de presión» El País.
  8. (Gaztelaniaz) Sofia Erregina Museoa. Euskal Artisten Elkartea. .

Kanpo estekak aldatu