Euskadiko Sozialisten Batasuna

Euskadiko Sozialisten Batasuna (ESBA) euskal alderdi sozialista izan zen, antifrankismoan aritzen zena. Frente de Liberación Popularren euskal sezkioa, 1960ko hamarkadan ezkertiar alderdi tradizionalen porrotak sozialismoaren ikuspegi berria sortu eta FLPek hutsune hori bete zuen.[1]

Euskadiko Sozialisten Batasuna
BozeramaileaJose Ramon Rekalde
Sorrera1958
Desegitea1969
Ideologia politikoaSozialismo demokratiko, sozialismo autogestionario

Buruzagi nagusiak Jose Ramon Rekalde abokatua eta Luciano Rincón kazetaria izan zituen. 1962an Donostian hainbat kide atxilotu zituzten, tartean Rekalde bera. 1965ean, berriro, Rekalde eta Miguel Castells atxilotu zituzten, torturak salatzeagatik jasotako isuna ez ordaintzeagatik.

1969an desegin zen. ESBAren zenbait kidek ETAren VI. Biltzarrean (1970) parte hartu zuten, noiz marxismo iraultzaileen alde egin zuten eta Liga Komunista Iraultzailea sortu zen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. García Rico, Eduardo. (1998). Queríamos la revolución. Crónicas del FELIPE, Frente de Liberación Popular. Bartzelona: Flor del Viento Ediciones.
  2. Casanova, Iker. (2008). La escisión de ETA Sexta. in: ETA, 1958-2008. Medio siglo de historia. Tafalla: Txalaparta ISBN 978-84-8136-507-8..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.