Europako Errugbi Txapeldunen Kopa

Europako errugbi txapelketak» orritik birbideratua)

Europako Errugbi Txapeldunen Kopa (ingelesez: European Rugby Champions Cup; frantsesez: Coupe d'Europe de rugby à XV) urteroko errugbi txapelketa da, European Professional Club Rugby.k antolatzen duena. Europako kluben arteko txapelketa gorena da, eta Sei Nazioetako (Eskozia, Frantzia, Gales, Ingalaterra, Italia eta Irlanda) eta Hegoafrikako taldeek parte hartzen dute.[oh 1]

Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
European Rugby Champions Cup
Coupe d'Europe de rugby à XV
Antolatzailea European Professional Club Rugby
Sorrera 1995-96 (Heineken Kopa)
2014-15 (Txapeldunen Kopa)
Eremua  Eskozia
 Frantzia
 Gales
 Ingalaterra
 Irlanda
 Italia
 Hegoafrika (2022-23ko denboralditik aitzina)
 Errumania (1995-96ko denboraldian bakarrik)
Taldeak 24
Garaipen gehien Frantzia Stade Toulousain (6 Kopa)
Txapelduna Frantzia Stade Toulousain (2024)
Webgunea www.epcrugby.com

Historia

aldatu

1990eko hamarkadan errugbia kirol profesionala bilakatu zen, eta kirol honen arduradunek taldeen arteko nazioartekoa izango zen lehiaketa baten beharra ikusi zuten. 1995-96 denboraldian abiarazi zuten, European Rugby Cup-ek antolaturik eta Heineken Herbehereetako garagardo etxearen babesarekin. Frantzia, Gales, Irlanda, Italia eta Errumaniako taldeek parte hartu zuten lehenbiziko edizio hartan.

 
Biarritz Olympiquek Munsterren kontra jokatu zuen 2005-06ko finala, Cardiffeko Millennium Stadiumen.

1999-2000 denboralditik aitzina, 24 talderen artean jokatzen hasi zen Heineken Kopa, Txapelketan aritzeko aukerak herrialdeka banatzen ziren. Frantziako sei taldek zuten aukera, eta Ingalaterrako ligetako beste seik. Italiako bi taldek eta Eskoziako beste bik. Azken sei lekuak irlandarren eta galestarrentzat ziren, eta Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunek ere parte hartzeko aukera zuten.[1]

Frantziako eta Ingalaterrako taldeak ez zeuden ados Heineken Koparen formatu eta osaketarekin. Alde batetik, lehiaketako talde kopurua 24tik hogeira murriztu nahi zuten, lehiakortasuna "handiagoa" izan zedin. Bestetik, banaketa sistema aldatu nahi zuten: jokatzeko aukera herrialdeka banatu ordez, liga profesionalen arabera banatzea nahi zuten.[1]

Ingelesen eta frantziarren asmoek ez zuten gainerakoen adostasuna lortu eta, ondorioz, Heineken Kopa berritzeko akordioa egiteke egon zen.[1] Azkenik, bi urteko negoziazioen ostean, Europako Errugbi Txapeldunen Kopa sortzeko adostasuna erdietsi zuten, European Professional Club Rugby (EPCR) erakundeak antolaturik.

2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian.[2] Irlandako Leinster Rugby taldeak irabazi zuen, Racing 92 15 eta 12 garaiturik.

2020 martxoan, COVID-19 pandemiaren erruz, lehiaketa eten zen. Kanporaketa fasea udazkenean jokatu zen, eta finala urriaren 17an.[3]

Parte-hartzaileak

aldatu
 
Bathen eta Tolosaren arteko partida 2008-09ko txapelketan.
2014 arte

24 talde aritzen ziren, eta parte hartzeko txartelak Sei Nazioetako herrialdeen artean banatzen ziren:[4]:

Azken bi lekuak aurreko urteko Heineken Kopako eta Europako Challengeko txapeldunentzat ziren.

2014tik aitzina

20 talde aritzen dira, honako era honetan aukeratuak:

20. taldea erabakitzeko kanporaketa bat da jokatzen da.

Finalak

aldatu
 
2011-12ko finalean Leinster Ulsterri nagusitu zitzaion.
 
Toulonek irabazi zituen 2013-2015 bitarteko txapelketak.
 
London Wasps eta Leicester Tigers taldeen arteko partida. Bakoitzak bina txapelketa eskuratu ditu.
Urtea Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1996   Stade Toulousain 21-18   Cardiff
1997   Brive 28-9   Leicester Tigers
1998[5]   Bath 19-18   Brive
1999   Ulster 21-6   Colomiers
2000   Northampton Saints 9-8   Munster
2001   Leicester Tigers 34-30   Stade Français Paris
2002   Leicester Tigers 15-9   Munster
2003   Stade Toulousain 22-17   USA Perpinyà
2004   London Wasps 27-20   Stade Toulousain
2005   Stade Toulousain 18-12   Stade Français Paris
2006   Munster 23-19   Biarritz Olympique
2007   London Wasps 25-9   Leicester Tigers
2008   Munster 16-13   Stade Toulousain
2009   Leinster 19-16   Leicester Tigers
2010   Stade Toulousain 21-19   Biarritz Olympique
2011   Leinster 33-22   Northampton Saints
2012   Leinster 42-14   Ulster
2013   Toulon 16-15   Clermont Auvergne
2014   Toulon 23-06   Saracens
2015   Toulon 24-18   Clermont Auvergne
2016   Saracens 21-9   Racing 92
2017   Saracens 28-17   Clermont Auvergne
2018   Leinster 15-12   Racing 92
2019   Saracens 20-10   Leinster
2020   Exeter Chiefs 31-27   Racing 92
2021   Stade Toulousain 22-17   Stade Rochelais
2022   Stade Rochelais 24-21   Leinster
2023   Stade Rochelais 27-26   Leinster
2024   Stade Toulousain 31-22   Leinster

Palmaresa

aldatu
Taldea Garaipenak Urteak
  Stade Toulousain 6 1996, 2003, 2005, 2010, 2021, 2024
  Leinster 4 2009, 2011, 2012, 2018
  Toulon 3 2013, 2014, 2015
  Saracens 3 2016, 2017, 2019
  Leicester Tigers 2 2001, 2002
  London Wasps 2 2004, 2007
  Munster 2 2006, 2008
  Stade Rochelais 2 2022, 2023
  Brive 1 1997
  Bath 1 1998
  Ulster 1 1999
  Northampton Saints 1 2000
  Exeter Chiefs 1 2020
Herrialdea Garaipenak Finalistak
  Frantzia
12
13
  Ingalaterra
10
5
  Irlanda
7
7
  Euskal Herria
0
2
  Gales
0
1
  Katalan Herriak
0
1

Podiuma

aldatu
     
 
 
 
Stade Toulousain
6 Kopa
     
 
 
 
Leinster Rugby
4 Kopa
     
 
 
 
RC Toulonnais
3 Kopa
     
 
 
 
Saracens FC
3 Kopa

Euskal taldeak Europan

aldatu
 
Biarritz Olympiqueren eta Tolosaren arteko partida, 2008ko irailak 7

Biarritz Olympique izan da euskal talde bakarra Europako Errugbi Txapeldunen Kopan aritu izan dena, eta emaitza bikainak lortu ditu.

  • Parte hartzeak: 12 denboralditan, horietatik 11 jarraian (2000-01 denboralditik, 2010-11 denboraldira)
    • Txapelduna (0)
    • Txapeldunordea (2): 2006 eta 2010.
    • Finalerditan (2): 2004 eta 2005.
    • Final laurdenetan (3): 2001, 2003 eta 2007.

Bilboko finala

aldatu
2018eko maiatzaren 12an
Leinster   15 – 12   Racing 92 San Mames, Bilbo
Ikusleak: 52.282
Epailea:   Wayne Barnes
zigor kolpeak:
Johnny Sexton (16', 38', 53')
Isa Nacewa (73', 78')
zigor kolpeak:
Teddy Iribaren (3', 21', 44', 70')

Oharrak

aldatu
  1. Lehenbiziko edizioan Errumaniako talde batek ere parte hartu zuen: RCJ Farul Constanța

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Zabaleta, Eneritz. Ez da giro errugbian. Berria, 2013ko urriak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  2. «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
  3. Exeter Chiefs secure first Heineken Champions Cup after dramatic success over Racing 92. epcrugby.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  4. Wikiwix's cache. (Noiz kontsultatua: 2017-05-03).
  5. Alduntzin, Koldo. Bath Europako txapeldun. Euskaldunon Egunkaria, 1998ko otsailak 1, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-31).

Kanpo estekak

aldatu