Ireki menu nagusia

Europako Herrien Parkea

Gernikako parke bat

Europako Herrien Parkea Gernikan dagoen parke publiko bat da, Gernikako Batzarretxearen ondoan. Bertan kokatutako bi eskultura oroigarri handiren inguruan apailatutako hiri-parkea daː Eduardo Txillidaren Gure Aitaren Etxea (Gernikako bonbardaketaren oroigarria) eta Henry Mooreren Large figure in a shelter (irudi handi bat babeslekuan), 1960ko lana. Lehenago iritsi ziren eskulturak ingurura, Txillidarena 1988an[1] eta Moorerena 1990ean[2], eta gero inauguratu zen parkea, 1991ean.[3]

Europako Herrien Parkea
Europako Herrien Parkea.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Gernika-Lumo
Koordenatuak 43° 18′ 49″ N, 2° 40′ 51″ W / 43.3135063°N,2.6808243°W / 43.3135063; -2.6808243Koordenatuak: 43° 18′ 49″ N, 2° 40′ 51″ W / 43.3135063°N,2.6808243°W / 43.3135063; -2.6808243
Historia eta erabilera
Irekiera1991

Parkea osatzen duen landaredian Euskal Herriko isurialde atlantikoaren lau ekosistemak biltzen dira: pagadia, hariztia, artadia eta ur-bazterreko landaretza[3]. Atzerriko landarerik ere bada, hala-nola eukalipto erraldoi bat, Bizkaian zuhaitz mota hau zabaldu baino lehen ekarritakoa.

ErreferentziaAldatu

  1. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El (1988-04-27) «Inaugurada en Gernika la obra conmemorativa de Chillida» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-08-04.
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El (1989-10-04) «Una escultura de Henry Moore para Gernika» El País ISSN 1134-6582 . Noiz kontsultatua: 2019-08-04.
  3. a b «Gautegiz Arteagako Udala - Europako herrien Parkea (Henry Moore eta Chillidaren eskulturak)» www.gautegizarteaga.com . Noiz kontsultatua: 2019-08-04.