Ireki menu nagusia

Europako Esparru Ekonomikoa (EEE) 1994ko urtarrilaren 1ean sortu zuten, Europar Batasunaren (EB) eta Europako Merkataritza Libreko Erkidegoaren (EMLE) kideen arteko itun baten ondorioz. Itun honen bitartez EMLEren kideek Europako Merkatu Bakarrean hartzen dute parte EB-n sartu barik.

KideakAldatu

Europako Ekonomia-Eremuan EBren 27 kideak eta EMLEren kideak diren Islandia, Liechtenstein eta Norvegia parte-hartzaileak dira.

Suitza, nahiz eta EMLEren kidea izan, 1992ko abenduaren 6an egindako erreferendum baten ondorioz Eremuan ez sartzea erabaki zuen. 2008tik aurrera, Schengengo Hitzarmenaren ondorioz, Suitzarekin harreman ekonomiak itun bilateralek araututa daude.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Europako Esparru Ekonomikoa  
  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.