Atxilotzeko europar agindu

Euro agindua» orritik birbideratua)

Atxilotzeko europar agindua —laburturik, euroagindua izenaz ere ezaguna— Europar Batasuneko estatu kide guztietan indarra duen atxilotzeko agindua da. Agindua emanda, beste estatu kide batek kriminal bat, ustezkoa zein dagoeneko zigortua, atxilotu eta agindua eman zuen estatura eraman behar du, pertsona hori epaitzeko edo espetxean sartzeko.

Euroagindua ezin da eman azterketa kriminal bat egiteko, baizik eta auzipetze kriminal bat egiteko edo espetxe zigorra betetzeko. Gehienez 12 hilabeteko eta handik gorako espetxe zigorra ekartzen duten arau-hausteengatik eman daiteke soilik, eta, epaia eman ondoan, euroagindua eskatzen ahal da espetxe zigorra gutxienez lau hilabetekoa denean.

Atxilotzeko europar agindua indarrean sartu zen estradizio prozesua Europar Batasunaren barruan azkartzeko asmoz, prozesua justizia boterearen esku utziz eta erabakiak hartzeko fase administratiboak eta politikoak kenduz, hori baitzuen oinarri Europako aurreko estradizio sistemak. Martxan jarrita 2004an, euroaginduaren erabilerak gora egin du. Izan ere, kalkulatzen da 2004an 3.000 inguru euroagindu eman zirela, eta 13.500 inguru 2008an.

Kanpo estekak aldatu