Euritan dantzan (abestia)
Euritan dantzan Gatibu taldearen abestia da. 2014an bere kabuz argitaratu zuen izen bereko Euritan dantzan albumean. Hitzak ere taldearenak dira.[1][2]
Euritan dantzan (abestia) | |
---|---|
Gatiburen musika-lana | |
Egilea(k) | Gatibu |
Argitaratze-data | 2014 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara eta bizkaiera |
Diskoetxea | Gatibu |
Tonoa | mi minor eta Sol maior |
Deskribapena | |
Honen parte da | Euritan dantzan (albuma) |
Hitzak | Gatibu |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gatibu |
Euritan dantzan album hori Gatibu taldeak argitaratutako rock estiloko seigarren diskoa da. Muxikako (Bizkaia) Muxikon estudioan grabatua, nahasia eta masterizatua 2014ko iraila eta urria bitartean, eta urte horretan bertan kaleratua. Haimar Arejitak Iñigo Etxebarrieta «Pitu»ren laguntzaz ekoitzia.[3]
Abestiaren estrofak Mi minor tonalitatean daude, eta errepikatzen den leloa Sol maior tonalitatean.
Hitzak
aldatuXelebrekeri bat, jolas bat, une magiko bat. Normalean euria ari denean ez dugu busti nahi, aterkia zabaldu, txanoa jantzi edo aterpean babestu nahi dugu. Euripean bustiz gero, hoztu eta gaixotzeko beldur garenez gehienetan ez dugu busti nahi. Baina batzuetan giro onean gaudela, txantxetan-edo, plazer berezia da euripean dantza egitea, nahita bustitzea. Une magiko horietako bat deskribatzen du abestiak. Giro onean "bihurrikeriak" egiten ditugunean une onak dira "euritan dantzan" abesteko, batez ere euria bada.[4][5]
Hau da abestiaren zati ezagunena:[6]
Jatorrizko hitzak bizkaieraz | Euskara idatzi batuaz edo |
---|---|
[...] Dantzan kalien danak begire dantzan kalien. Eurixe da, ah, ah! eurixe da, ah, ah! Zaparrada goitik behera ta saltoka potxingoan aske sentitzen naz ni busti-bustitte. Ta ur tantak goitik behera [...] |
[...] Dantzan kalean denak begira dantzan kalean. Euria da, ah, ah! euria da, ah, ah! Zaparrada goitik behera ta saltoka potxingoan (putzuan) aske sentitzen naiz ni busti - bustita. Eta ur tantak goitik behera [...] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euritan dantzan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ «Euritan Dantzan» YouTube (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ Hamaika Telebista. (2020-04-17). MusikaZuzenean TB #97: Gatibu diskografia. (Noiz kontsultatua: 2025-02-08).
- ↑ Gatibu. (2015-06-26). Gatibu - Euritan dantzan [Athletic Hiria 2015 | Making of. ] (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ «Euritan Dantzan kantaren bertsio hunkigarria abestu du Gatibuk Miribillako Bilbao Arenan» EITB 2022-11-26 (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- ↑ kantari. (2015-12-17). «Euritan dantzan, letra» Kantari Debagoienean (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Euritan dantzan Youtube, Gatibu: gaia
- Ez naiz Makurtuko (Gatibu) Karaokea. Gabi de la Maza
- Gatibu - Badok.eus euskal musikaren atarian
- Gatibu. (2015-06-26). Gatibu - Euritan dantzan [Athletic Hiria 2015 | Making of. ] (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
- Hamaika Telebista. (2020-04-17). MusikaZuzenean TB #97: Gatibu diskografia.