Eunate (herri hustua)

Izarbeibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian
Eunate (herri hustu)» orritik birbideratua)

Eunate[1][a] Izarbeibarrako Muruzabal udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Eunate
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
UdalerriaMuruzabal
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaEunate
Posta kodea31152
Herritarraeunatear
Geografia
Koordenatuak42°40′21″N 1°45′42″W / 42.67247271°N 1.76155539°W / 42.67247271; -1.76155539
Garaiera392 metro
Distantzia22,2 km (Iruñetik)
Demografia

Erdi Aroan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Muruzabalgo Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak eunatearrak ziren.


Somportetik   Donejakue bidea
Aragoiko bidea
Donejakuera
Eneritz
(2,8 km)
   Eunate    Obanos
(2,3 km)


Izena aldatu

Eunate toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Onat (1229)
  • Onat (1366)
  • Onate (1534)
  • Unate (1709)
  • Uñate (1722)
  • Oñeta (1800)
  • Unate (1802)
  • Eunate (1966)
  • Eunate (1981)
  • Eunate (2009)

Etimologia aldatu

Eunate izena ez da ematen duen bezain begi bistakoa. Lehen begiratuan, badirudi ehun eta ate hizkiez osatua dela. Eskualde horretan, Izarbeibarrean, XIX. mende arte euskaraz hitz egin zen, eta arkuen kopurua litzateke hipotesi horren oinarria. Hala ere, dokumentuetan begiratuta, Eunate izena oso berria da: Onat da formarik zaharrena, eta orobat Onat, Onate, Unat, Unate izenak ere zaharrak dira. Tokiko euskaran ere, ez zioten Eunate esaten. Beraz, gaur egun baztertuta dago ehun + ate etimologia.[3]

Eunate = Ehun ate etimologia asmatu hori justifikatzeko, arrazoibide hau asmatu zen: tenplu oktogonala 33 arkuz osatutako arkuteriak inguratzen duenez, elizari hiru itzuli eman eta gero bertara sartzean, 33+33+33+1=100 ate edo arku igarotzen direla.

Gaur egun, Eunate emakumezko izena ere bada.[4]

Geografia aldatu

Eunate Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Muruzabal udalerrian.

Inguru naturala eta kokapena aldatu

Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.

Klima eta landaredia aldatu

Muruzabalgo klima mediterranear-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 700mm bitartekoak dira. Eurite ugarienak udaberri eta udazkenean izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru izaten dira, udalerriko gune menditsuenetan ugariagoak.

Jatorrizko landaredia arte eta klima mediterraneoko berezko landareek osatzen zuten, baina gizakiaren mendeetako eraginaren ondorioz, ia erabat desagertu da gaur egun.

Estazio meteorologikoa aldatu

Muruzabalen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]


      Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Historia aldatu

Hasieran herrigune txiki bat izan zen, baina ez dago ia idatzirik. Nolanahi ere, XIII. mendearen hasieran bazen hileta-kapera, 1219az geroztik dokumentatutako kofradia baten erdigunea eta Izarbeibarko kontzejuetako epaimahaien eta maioralen biltoki tradizionala, XVI. mendeko testuetan agertzen den bezala. 1800. urtean jendez hustutzat jotzen da. Eliza jaun tenplarioek eraikitakoen prototipoa da. Erromaniko estilokoa eta oinplano oktogonalekoa, arkuekin ornatuta dagoen abside poligonal bat irteten da. Arkuteria oktogonal batez inguratuta dago.

Ondasun nabarmenak aldatu

Oharrak aldatu

  1. /eunáte/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Eunate - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Egilea: IDOATE IRAGUI, Florencio Titulua: Poblados y despoblados o desolados en Navarra (en 1534 y 1800) Data: 1967 Erreferentzia: 108-109 (1967) 309-334
  4. «Eunate - Pertsona-izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu