Eugenia Sacerdote de Lustig

Eugenia Sacerdote de Lustig (Turin, Italia, 1910eko azaroaren 9a - Buenos Aires, Argentina, 2011ko azaroaren 27a)[1] mediku italiar-argentinarra izan zen. Argentinan poliomielitisaren aurkako txertoa probatzen lehena izan zen. 180 lan baino gehiago argitaratu zituen.

Eugenia Sacerdote de Lustig

Bizitza
JaiotzaTurin1910eko azaroaren 9a
Herrialdea Argentina
 Italiako Erresuma  (1910eko azaroaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2011ko azaroaren 27a)
HeriotzaBuenos Aires2011ko azaroaren 27a (101 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua, biologoa, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Buenos Airesko Unibertsitatea

Karrera zientifikoa aldatu

1929an medikuntza ikastea erabaki zuen, Rita Levi-Montalcini lehengusu nagusiarekin batera (ikus eranskinean 1986ko Medikuntzako Nobel Saria ), medikuntza ikasten zuten hasierako lau emakumeetako bat izan zen.[2]

Giuseppe Levi irakasleak Turineko Unibertsitean histologia katedrako laguntzaile aukeratu zuen.

1939an senarra eta alabarekin batera Argentinara emigratu zen. Buenos Aireseko Unibertsitateko Histologia katedran, zelula biziak in vitro landatzen hasi zen, birus eta tumore mota desberdinak aztertzeko aukera ematen duen teknika dena.[3] Poliomielitisaren epidemian, Osasunaren Mundu Erakundeak Amerikako Estatu Batuetara bidali zuen, Jonas Salk irakaslearen lana ezagutzera. Argentinara itzuli zenean, bere burua eta seme-alabak publikoki txertatu zituen, poliomielitisaren txertoak biztanleariaren oneritzia lor zezan.[4]

1989az geroztik, erradikal askeen eta estres oxidatiboaren eragina ikertu zuen Alzheimerra, dementzia baskularra eta Parkinsona zuten pertsonekin, gaixotasun neurologikoen oinarrizko ezagutzak zabalduz.

CONICETeko ikertzailea eta Instituto Malbráneko Birologia sailaren burua izan zen. 40 urtetik gora eman zituen tumore zelulak aztertzen Angel H. Roffo Onkologia Institutuan. 80 urterekin laborategian ziharduen, itsutasunak mikroskopioaren bidez behatzea eragotzi zion arte.[3] 90 urterekin laborategiko biologo gazteak gainbegiratzen jarraitzen zuen.

Eugenia Sacerdote de Lustig-ek 180tik gora lan zientifiko argitaratu zituen.[3]

Sariak eta Aitorpenak aldatu

  • 1967 - "Mujer del Año de Ciencias" saria.
  • 1977 - Argentinako Medikuntza Akademia Nazionalaren A. Noceti eta A. Tiscornia Sariak.
  • 1978 - Sociedad de Cirugía Torácica-k emandako Benjamin Ceriani saria.
  • 1979 - Sociedad de Citologia-k emandako saria.
  • 1983 - Fundación Konex-ek emandako Genetika eta Zitologian Merituari Diploma.
  • 1984 - LALCEC-en (Minbiziari aurre egiteko Argentinako Liga) Barón saria.
  • 1988 - Alicia Moreau de Justo saria.
  • 1991 - Buenos Aireseko Artzapezpikutzak emandako José Manuel Estrada saria.
  • 1990 - Autobuseko 80. lineak bidaiari ospetsu izendatu eta bizitza guztirako txartela eman zion.
  • 1991 - Rotary International-en Premio Trébol de Plata saria.
  • 1992 - Medikuntzako Hipokrates Saria, Argentinako Medikuntza Akademia Nazionalak emana.[5]
  • 1994 - QUALITAS Braulio A. Moyano Irakasle Doktorea. Gaia: Garuneko alterazioak adinekoengan. Lanaren izena: diagnostikoa eta markatzaile periferikoak Alzheimer eta dementzia baskularrean. Superoxido dismutasa gaixoen eta senideengan. Qualitas Médica eta Argentinako Medikuntzako Akademia Nazionalak emana.
  • 2001 - QUALITAS Osvaldo Fustinoni Irakasle Doktorea. Gaia: Aurrerapausuak geriatrian. Lanaren izena: Ekarpenak neurogeriatrian - Urteen eragina - Adin aurreratuan patologia neurologikoekin lotutako martxa / oreka eta estres oxidatiboa ebaluatzea. Qualitas Médica eta Argentinako Medikuntzako Akademia Nazionalak emana.
  • 2003 - Fundación Konex-ek Zientzia eta Teknologian aipamen berezia.
  • 2004 - "Ciudadana ilustre de la Ciudad de Buenos Aires", Buenos Aireseko Hiri-Gobernuak emana.
  • 2010 - Bernardo Houssay saria.
  • 2011 - "Medalla Conmemorativa del Bicentenario de la Revolución de Mayo 1810-2010", Argentinako Senatuak emana, bere ibilbide zientifikoagatik.[6][7]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «A los 101 años, murió la doctora Sacerdote de Lustig» www.lanacion.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. «reportaje a eugenia» web.archive.org 2006-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  3. a b c .
  4. (Gaztelaniaz) «Livia Lustig nos habla de su madre: “Me llevaba de vez en cuando al laboratorio” | Por pares» Mujeres con ciencia 2017-03-01 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  5. (Gaztelaniaz) IANAS, http://ianas.com/images/women/Arg_Bio_esp.pdf or..
  6. «Senadora María Eugenia Estenssoro » Archivo del weblog » A los 101 años de edad, el Senado de la Nación distinguió a Eugenia S. de Lustig con la Medalla del Bicentenario por su trayectoria científica» web.archive.org 2012-01-07 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
  7. (Gaztelaniaz) «Homenaje a la doctora Sacerdote de Lustig» www.lanacion.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).

Kanpo estekak aldatu