Eugène Rouher

Eugène Rouher (Riom, 1814ko azaroaren 30a - Paris, 1884ko otsailaren 3a) frantses politikaria izan zen. Diputatu errepublikanoa izan zen 1858-1849 urteetan, eta Luis Napoleonen aldeko agertu zen. 1849-1852 urteetan Justiziako ministro izan zen, Estatuko Kontseiluko lehendakariordea, Nekazaritzako ministro eta Herri Lanetakoa (1855-1863), senataria (1856) eta Estatuko Kontseiluko lehendakaria (1863). 1863an Estatuko ministro hautatu zuten eta, izenez hala ez bazen ere, izatez lehen ministro eta Finantzetako ministro izan zen (1867). Mexikorako espedizio bat bultzatu zuen, eta Austria eta Italiarekin isilpeko hitzarmena izenpetu zuen (1866-1888). 1869ko hauteskundeen ondoren, kargua utzi zuen eta senatuko lehendakari izan zen. Ingalaterrara erbesteratu zen 1870ean, eta hurrengo urtean itzuli zen Frantziara. Diputatu bonapartista izan zen 1872-1881 urteetan.

Eugène Rouher
Eugène Rouher.jpg
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Bigarren Inperioko senataria

Bizitza
Jaiotza Riom1814ko azaroaren 30a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1884ko otsailaren 3a (69 urte)
Hobiratze lekua Allier
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Bonapartism (en) Itzuli

ErreferentziakAldatu