Euante (grekoa: Ευάνθη), edo Jupiter XXXIII, Jupiter planetaren satelite natural irregular bat da.

Euante (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)22,8
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaScott S. Sheppard, David Clifford Jewitt (en) Itzuli eta Jan Kleyna
Aurkikuntza-data2001eko abenduaren 11
Honen izena daramaEuanthe (en) Itzuli
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis25.624.400 km
Periapsis15.973.600 km
Ardatzerdi handia20.797.000 km
Eszentrikotasuna0,2321
Orbita-periodoa620,49 egun
Makurdura orbitala148,91 °
Ezaugarri fisikoak
Masa45 Pg
Albedoa0,04
Behin-behineko izendapenakS/2001 J 7

Ezaugarri fisikoak

aldatu

Euante satelite txikia da (3 km inguruko diametroa du), eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera. Haren beste ezaugarri asko ezezagunak dira oraindik.

Anankeren taldeko satelitea da: 19.300.000 km eta 22.700.000 km arteko erradioarekin eta 150° inguruko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira guztiak. Talde horretan sailkatutako sateliteak, jatorriz, asteroideak dira, Jupiterren grabitateak harrapatuak eta satelite bilakaraziak.

Aurkikuntza

aldatu

Scott Sheppard, D. Jewitt eta J. Kleyna Hawaiiko Unibertsitateko astronomoek aurkitu zuten, 2001eko abenduaren 11n.

Izendapena

aldatu

Euante satelite-izena mitologia grekoko Euante pertsonaian du jatorria; Euante grazien ama zen.

Hasieran, S/2001 J 7 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2001ean lehen aldiz ikusitako Jupiterren zazpigarren satelitea zela. Euante behin betiko izena 2003ko abuztuan eman zitzaion.

Kanpo estekak

aldatu