Etxebarria parkea

Etxebarria Parkea» orritik birbideratua)
Artikulu hau Bilboko parkeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».

Etxebarria Parkea Bilboko parkea da. Uribarri eta Begoñako auzoen artean kokaturik. Alde Zaharra eta erdigunea baino gorago aurkitzeagatik, hiriaren ikuspegi aparta goza daiteke bertatik.

Etxebarria parkea
Etxebarria parkeko adreiluzko tximinia
Etxebarria parkea is located in Bilbo
Etxebarria parkea
Etxebarria parkea
Etxebarria parkea (Bilbo)
Koordenatuak43°15′44″N 2°55′10″W / 43.26222°N 2.91944°W / 43.26222; -2.91944
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
MugakZumalakarregi etorbidea
Polvorín bidea
Quintana kalea
Tamaina18,91 ha
Sortze-data1980ko hamarkada

1980ko hamarkadararte Echevarria industriaren fabrika nagusia bertan kokatzen zen, gaur egungo Sidenor. Gerora, Basauriko fabrika eraikitzerakoan pixkanaka produkzioa eta langileak bertara eraman zituzten. Orduan, udalak orube horrekin zer egin erabakitzen zegoelarik hainbat proiektu aurkeztu ziren. Gehienak etxebizitzak eraikitzearen inguruko proiektuak.

Dena dela, udalak parke handi bat eraikitzearen aldeko apustua egin zuen, hiriaren parkeen gabezia konpontzeko. Horrela, Etxebarria Parkea Bilboko parkerik handiena da gaur egun.

Parkearen erdian Echevarria fabrikako tximinia dago, fabrikako zutik geratzen den elementu bakarra.

Bilboko Aste Nagusian barrakak Etxebarria parkean ipintzen dira. Su artifizialak ere parketik jaurtitzen dira.

Etxebarria parkea Artxandatik ikusita.


Kanpo estekak aldatu