Eztebe Zilhoeta

Etienne de Xiloeta» orritik birbideratua)

Eztebe Zilhoeta (frantsesez: Etienne de Silhouette; Limoges, Frantzia, 1709ko uztailaren 5a - Bry-sur-Marne 1767ko urtarrilaren 20a) Biarriztar baten semea, Luis XV.aren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, siluetak deitu izan zirenak, marrazten zituen.

Eztebe Zilhoeta
Controller-General of Finances (en) Itzuli

1759ko martxoaren 4a - 1759ko azaroaren 21a
Jean de Boullonges (en) Itzuli - Henri Léonard Jean Baptiste Bertin (en) Itzuli
Ambassador of France to Great Britain (en) Itzuli

1741 -
Bizitza
JaiotzaLimoges1709ko uztailaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBry-sur-Marne1767ko urtarrilaren 20a (57 urte)
Hobiratze lekuaEztebe Zilhoetaren hilarria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, itzultzailea eta diplomazialaria

BizitzaAldatu

Étienne de Silhouette 1709ko uztailaren 5ean sortu zen Limoges hirian. Aita Arnaut Zilhoeta (Arnaud de Silhouette) zuen, biarriztarra. Bertan dago Zilhoeta etxea[1].Frantziako funtzionario kargu handia zuena. Familia honen deitura edo abizena Zilhoeta zen, Lapurdiko euskaraz. Abizen hau Euskal Herri osoan zabalduta dago Zuloeta formarekin eta xiloz edo zuloz beteriko lekua erran nahi du. Frantses grafiaz deformaturik Silhouette idazten zuten.

Étienne semea, aitaren bidetik abiaturik, Orleans etxeko kantziler edo zigiluzaina izatera iritsi zen, horretarako Madame de Pompadour-en laguntza handia ukan zuelarik. 1759ko martxotik azarora, Luis XV.aren erregetzaren garaian, finantza kontrolatzaile izan zen. Kargu berri horretan buru-belarri aritu zen, erresumako finantzak bideratu eta modernizatu nahian. Noble eta aberatsen salbuespen fiskalen aurka borrokatu zen eta errege pentsioak ezabatzen ahalegindu. Ber denboran, oinarrizko laborarien zergak jaisten saiatu zen. Jarduera hauek nobleziaren aurkakotasun handia ekarri zioten.

Étienne txinatar erako irudien zalea zen. Bazuen argiontzi berezi bat eta horren bidez, bere irudia, adiskideena eta baita zenbait gonbidatuena ere lantzen zituen. Irudi horietan soslaia bakarrik agertzen zen, garai hartako orrazkeraz eta apaindurez horniturik. Hondoa beti beltzean agertzen zelarik. Zaletasun honek bere deituraren hedatzea ekarri zuen, jendea soslai horiei silueta deitzen hasi baitzitzaien, eta izen horrekin iritsi dira Europako mintzaira gehienetara, baita euskarara ere.

Etsai amorratuak zituen nobleak ez ziren baretu Étienne kargugabetzea lortu arte. Horrela, 1759ko azaroaren 20an, Étienne finantza koordinatzaile kargua utzi behar izan zuen. Hurrengo urtean, hau da, 1760an, Bry-sur-Marneko jauregia erosi eta berreraiki zuen. Hor bizi izan zen, bizitza publikotik urrun, 1767. urtean zendu zen arte.

Bitxia bada ere, Étienne de Silouetteren zaletasunak bere deitura famatua egin zuen, eta Europako hizkuntza guztietara hedatu. Xilo edo zuloetatik soslaietara pasatu zen. Horretaz gain, aipatzekoa da, badela Seychelles uhartedian uharte bat Silhouette izena duena. 1609an topatu omen zuten eta Étienne de Silhouetteren omenez horrela bataiatu zuten. Ainitzetan historiaren bideak oker samarrak dira; bide okertu horietako batek zilhoeta euskal toponimoa silueta bihurtu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. Zilhoeta Euskaltzaindiaren Onomastika batzordean (kontsulta: 2021-11-14)

Kanpo estekakAldatu

  • Joseba Aurkenerena: Etienne de Xiloeta. Elinberri.eus [1]