Estibaliz Armendaritz

Maria Estibaliz Armendaritz Zubillaga (Iruñea, 1974ko ekainaren 24a) nafar arraunlari paralinpikoa da, urritasun fisikoko PR3 Mix4+ mailan aritzen dena.

Estibaliz Armendaritz
Bizitza
JaiotzaIruñea1974ko ekainaren 24a (49 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

NAITEC zentro teknologikoan lan egiten du.[1] 2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan lemazain moduan parte hartu zuen.[2]

Biografia aldatu

Iruñean (Nafarroa) 1974ko ekainaren 24an jaio zen.

Ikasketak aldatu

Industri ingeniaritza Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen (1992-2000). Bere tesia 2000n burutu zuen, "Belauneko protesi baldintzatzaile totalaren tentsioen eta deformazioen azterketa" izena duena.

2000-2001 Strathclyde Unibertsitatean protesi ortopedikoen inguruan Ingeniaritza Biomediko masterra burutu zuen.

2013an "La física de Star Trek" liburua ingelesetik gaztelaniera itzuli zuen.

Estíbaliz Armendaritz proiektuen kudeatzailea da NAITECeko Mekatronikako Unitatean. Zentro teknologiko horren helburu nagusia da sektore automotriza eta mekatronikoa garatzen laguntzea.

Nafarroak ere esperientzia handia du I+G+b arloan eta ikerketa-proiektuen kudeaketan, sektore publikoan zein pribatuan. Gaur egun, gailu biomedikoak eta 4.0 industria garatzeko proiektuetan parte hartzen du.

Kirola aldatu

Estibaliz Armendaritzek txikitatik harreman estua izan du kirolarekin,  bere familian osasuntsu mantentzeko kirolaz baliatzeko ohitura handia baitzegoen. Eskuin hankarik gabe jaio zen malformazio baten ondorioz.

Disziplina ezberdinetatik pasatu eta gero 2005ean Nafarroako Arraun Elkartera (Club Náutico de Navarra) hurbildu zen. Bertan arrauna ezagutu eta izugarri gustatu zitzaion. Hainbat urte entrenatzen egon eta gero, Tokioko 2020ko Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera izan zuen, arraun PR3 Mix4 modalitatean. Momentu horretan 47 urte zituen. Ontzian lemazain egin zuten eta bosgarren postua lortu zuten.

Egunero bere lanaldia arraunaren elitean egoteko beharrezko entrenamenduekin uztartzen du.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.