Esther Larrañaga Galdos
Esther Larrañaga Galdos (Bergara, Gipuzkoa, 1955eko maiatzaren 15a -) euskal herritar politikaria da, Eusko Alkartasunako kidea. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburu ohia da.
Esther Larrañaga Galdos | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1991ko otsailaren 12a - 1993ko apirilaren 13a ← Inaxio Oliveri Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bergara, 1955eko maiatzaren 15a (65 urte) | ||
Herrialdea |
![]() | ||
Familia | |||
Anai-arrebak |
ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa |
Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu |
BiografiaAldatu
Zuzenbide ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta ondoren Enpresa kudeaketan masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean.
1987tik 1990era, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo Saileko zuzendari nagusia izan zen.
1990etik 1991ra, Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen; 1991tik 1993ra, Diputatuen Kongresuko diputatua, eta 1995etik 2001era, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saileko Ingurumen sailburuordea. 2001etik 2005era Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde izan zen, eta, 2005etik 2009ra Lurralde Plangintza eta Ingurumena sailburua.
EH Bildu koalizioa babesteko hainbat ekitaldi pubikotan parte hartu izan du[1].
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Sabin Intxaurraga |
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailburua 2005-2009 |
Ondorengoa Pilar Unzalu |
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-09-23). «Excargos de EA piden el voto para EH Bildu» naiz: Noiz kontsultatua: 2020-05-29.