Esterlines kalea Donostiako Parte Zaharreko kalea da. Narrika kaletik San Jeronimo kalearaino doa. Erdian plaza antzeko espazioa du. Parte Zaharreko Osakidetzaren anbulategia kale honetan dago.

Esterlines kalea

Donostia, Parte Zaharra
Esterlines kalearen irudia.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Esterlines kalea is located in Euskal Herria
Esterlines kalea
Esterlines kalea
Esterlines kalea is located in Gipuzkoa
Esterlines kalea
Esterlines kalea
Esterlines kalea is located in Donostiako Parte Zaharra
Esterlines kalea
Esterlines kalea
Koordenatuak: 43°19′22.7″N 1°59′04.3″W / 43.322972°N 1.984528°W / 43.322972; -1.984528

Kale historikoa aldatu

1566ko erroldan agertzen zen kale honen izena, baita 1630eko ordenantzetan.

Izenaren jatorria aldatu

Kale honen izen bitxia argitzeko hipotesi desberdinak azladu dira. Ziuraski onartuena Pablo Altzolarena dugu. Idazle honek lotzen du izen hori Donostian Hansako Ligaren merkatarien presentziarekin. Alzolaren arabera ingelesek Erdi Aroan Hansako merkatariei "esterlings" izena ematen zieten jatorri hori bai zuen garaiko libera esterlina. Euskaldunek merkatari harreman handiak izan zituzten alemaniarrekin; hauek Ipar Europako komertzioaren monopolioa zuten eta Euskal Herrian, bestetik, Donostia, Bilbo baino zaharrago izanik, Bizkaiko golkoaren trafiko-gune nagusia zen. Hansa ligako merkatariek Donostiarekin harreman zuzenak izan zituzten eta, agian, Esterlines kalean biltegi edo ostatu baten bat izango zuten. Juan Ignacio Gamon historialariak horretaz zera baieztatu zuen (Historia de Renteria): esterlina oso txanpon ugaria zen Donostian. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu