Estefania Etxebeste Giraldo
Estefania Etxebeste Giraldo (Ituren, Nafarroa Garaia, 2002ko azaroaren 27a) harri-jasotzailea da.[1] Nafarroako lehen emakume harri-jasotzailea da eta 2024an, oraindik, bakarra.[2]
Estefania Etxebeste Giraldo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ituren, 2002ko azaroaren 27a (22 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | Harri-jasotzea |
Izengoitia(k) | Estefi |
2024an Euskal Herriko txapelketan bigarren egin zuen.[3]
Bizitza
aldatuEstefania Iturengo Pioinean jaio zen. Lau anaia-arreben artean hirugarrena (Cristofer eta William neba zaharrenak Kolonbian jaio ziren eta bera eta Shaila ahizpa txikiago Iturenen). Ama, Yamiled Giraldo, berak sei urte eta ahizpa txikiak urtebete baino ez zituenean hil zuten, 2009ko apirilaren 25ean, 14 urteko neba Cristofer-en aurrean.[4]
Ibilbidea
aldatuLehen urratsak
aldatuZaletasuna ez datorkio etxetik, familian ez dago inor herri kirol munduan ibili denik, baina Estefaniari beti gustatu zaizkio herri kirolak: Iturengo lagunekin erakustaldiak, apustuak eta saioak ikustera joaten zen. Lagunengandik datorkio nolabait zaletasuna. Betidanik izan da emakume indartsua, baina ez zekien zein izango zen berari ondo etorriko zitzaion kirola eta harria probatu zuen. Izan ere, Daniel Vicenteren bitartez Joseba Ostolaza ezagutu zuen, 2023ko urrian, lagunei esker, Josebaren eskolara joan zen harria probatzera eta lehenengo egunetik zaletu zen.
Estefaniak aitortzen du indarra ez dela gauzarik garrantzitsuena, teknikak ere asko laguntzen duela. Harri handiak nahiago ditu. Bera handia denez eta, indar asko daukanez, hobeto moldatzen delako..
Jendeak erraten zidan ez nintzela inora ailegatuko, harri mundua ez dela jokoa eta niri horrek indar gehiago ematen zidan egiteko
Jokin Eizmendi zarauztar harri-jasotzailea da bere erreferenteetariko bat, baita Udane Ostolazak ere. Oriora joaten da astelehen eta ostegunetan Joseba Ostolazaren Harri Eskolan entrenatzera. Etxean ere beti zerbait egitea gustatzen zaio.
2023ko urrian, hasi zen harri altxatzen Estefania eta jendaurrean egiten dituen altxaldi guztiak ama zenari eta osabari eskaintzen dizkie.[2]
2024an Euskal Herriko txapelketan bigarren egin zuen, Ainitze Zumetaren atzetik.
Erakustaldiak
aldatu- 2024ko Iturengo inauterietako kontuen egunean egin zuen lehen jendaurreko plaza.
- Harri Herri ETBko saioan agertu zen.
- 2024ko maiatzaren 25ean bere marka pertsonala egin zuen Aian (Gipuzkoa), ehun kiloko zilindro zaharra hiru minututan hamar aldiz altxatuta.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ ««Indar handikoa naiz, eta teknika ikasten ari naiz pixkanaka» - Malerreka» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-16).
- ↑ a b Uriarte, Maite. (2024-08-15). «Estefania Etxebeste, harrijasotzaile navarra: "La fuerza mental es clave"» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2024-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G. (2024-10-20). «Ainitze Zumeta, nueva campeona de Euskal Herria» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-10-20).
- ↑ Díaz |Woman.es, Paka. (2020-07-31). «A Yamiled Giraldo la asesinaron delante de su hijo por atreverse a denunciar» woman.elperiodico.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-16).
- ↑ «[BIDEOA Estefi Etxebestek hamar aldiz altxatu du 100 kiloko zilindro zaharra - Malerreka»] Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-16).