Esteban Bilbao

politikari espainiarra
Esteban de Bilbao Eguía» orritik birbideratua)

Esteban Bilbao Egia (Bilbo, 1879ko urtarrilaren 11Durango, 1970eko irailaren 23a) euskal herritar politikari karlista eskuindarra izan zen. Francoren gobernuaren politikari nagusietako bat izan zen. Berak jarri zituen indarrean frankismoaren garaiko lege asko eta asko.

Esteban Bilbao


Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1965eko urriaren 4a - Antonio Iturmendi
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1961eko maiatzaren 31 - 1964ko uztailaren 2a
Hautetsia: Gorte Frankisten 7. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko ekainaren 1a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1955eko maiatzaren 14a - 1958ko maiatzaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 5. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1955eko apirilaren 13a
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1952ko maiatzaren 13a
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1946ko maiatzaren 12a - 1949ko maiatzaren 11
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1943ko otsailaren 12a - 1946ko apirilaren 24a - Eduardo Aunós (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 1. Legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 25a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Nafarroa
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaBilbo1879ko urtarrilaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaDurango1970eko irailaren 23a (91 urte)
Hobiratze lekuaDurango
Familia
Ezkontidea(k)María Uribasterra (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea 1896) Licenciatura degree (en) Itzuli
Salamancako Unibertsitatea 1901) Zuzenbidean lizentziatua
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate Zentrala 1904) PhD in Law (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Comissió General de Codificació (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
FET y de las JONS

Biografia aldatu

Deustuko Unibertsitatean ikasi ondoren, gazte-gaztea hasi zen politikan. 25 urte besterik ez zituela, jadanik Bilboko zinegotzia izan zen Alderdi Tradizionalistarekin. 1916an jaimisten laguntzari esker Gipuzkoako diputatu bilakatu zen Madrilgo gorteetan. Senataria (Bizkaia, 1919), eta berriz ere diputatua (Lizarra, 1921) izan zen.

Primo de Riveraren laguntzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen, diktaduraren garaian (1923-1930). 1926tik 1930era arte, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusi izan zen. Espainiako II. Errepublikaren garaian Gorteetako diputatu izan zen (Nafarroa, 1933), eta eskuindarren altxamendu eta prestakuntza guztietan hartu zuen parte, isilean pasa bazen ere. Comunión Tradicionalistaren buruzagi bilakatu zen, eta, Sanjurjada eta gero, Lugora erbesteratu zuten.

Gerra Zibilaren hasieran Bilbon zegoen. Errepublikaren aldekoek atxilotu eta Altuna Mendi itsasontzi-espetxera eraman zuten. 1936ko irailaren 25ean, Gurutze Gorriari esker, Francok preso zeukan Bilboko alkate Ernesto Erkorekarekin trukatu zuten. Francok gerra irabazi ondoren, eta lehen gobernua osatu zutelarik, 1939ko abuztuaren 9an Justiziako ministro izendatu zuten[1].

1943an kargua utzi eta 1965 bitartean Espainiako Gorteetako presidentea izan zen, Antonio Iturmendik ordezkatua izan arte. 1948an Erreinuko Kontseiluko buru egin zuten.

Idazlea aldatu

Hainbat egunkaritarako idatzi zuen: Diario de Navarra, El Fuerista, El Diario Vasco, El Pueblo Vasco, El Correo Español, La Gaceta del Norte, El Pensamiento Navarro eta El Día.

Erreferentziak aldatu

  1. Villanueva, Aurora. (1998). El Carlismo Navarro Durante el Primer Franquismo. San Sebastián de los Reyes: ACTAS SL ISBN ISBN 84-87863-71-X..