Estatus plangintza

Estatus plangintza hizkuntza plangintza mota bat da, hain zuzen ere, hizkuntzaren estatusaz arduratzen den plangintza.

Plangintza honek du helburu hizkuntzaren funtzioetan eragitea, hizkuntza komunitatearen egituran eragitea. Hizkuntzaren estatus soziala aldatu nahi du plangintza honek.

Horretarako, maiz hizkuntza bat ofizial bihurtzen du. Hizkuntza hori sustatuko da administrazioan, komunikabideetan, hezkuntzan, erlijioan, ... Estatus plangintza izaten da normalean hizkuntza plangintzarik eztabaidatuena (eta hizkuntza politikarekin alderatu ohi dena).

Estatus plangintza bat da hizkuntza politika, baina ez da bakarra. Estatusa aldatzeko saiakerak ere egin daitezke politikari eragin barik. Eta, gainera, sarritan ez da izaten nahikoa hizkuntza politika hizkuntzaren estatusa aldatzeko.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu