Ireki menu nagusia
     Estatu laiko, ez-konfesional edo sekularra      Estatu konfesionala      Anbiguo edo daturik gabekoak

Estatu laikoa edozein erlijio-erakunde edo -konfesiotatik edo edozein erlijiotatik aparte funtzionatzen duen estatua (eta, hedaduraz, nazio edo herrialde bat) da, non agintari politikoak publikoki inongo erlijiorekin bat egiten ez duten eta sinesmen erlijiosoek politika nazionalean eraginik ez duten.[1]

Zentzu hertsian, estatu laikoa izateak esan nahi du erlijio-erakunde edo -aitorpen orok ez duela esku-sartzerik haren gobernuan, ez botere legegilean, ez betearazlean, ez judizialean. Zentzu laxoan, estatu laiko bat erlijio-gaietan neutrala dena da, eta, beraz, ez du inolako erlijio-erakunde edo erlijio-aitortzarekiko laguntza edo aurkakotasun espliziturik edo inpliziturik. Garrantzitsua da adieraztea laiko deklaratzen diren estatu guztiak ez direla laikoak praktikan.

Estatu laikoa ez bezala, estatu akonfesionala da erlijio jakin bat ere atxikitzen ez dena eta ofizialtzat onartzen ez duena, nahiz eta zenbait erlijio-erakunderekin akordioak izan ditzakeen (lankidetzakoak edo laguntza ekonomikokoak, nagusiki).[2]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Madeley, John T. S.; Zsolt, Enyedi (2003) Church and state in contemporary Europe: the chimera of neutrality Routledge 14 or..
  2. González del Valle (2005) Derecho eclesiástico español (6. argitaraldia) Zizur Txikia: Thomson-Civitas ISBN 84-470-2391-5.


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.