Estatu absolutista, mendebaldeko Europan XVI-XVII-XVIII mendeetan zehar eman zen estatu forma politiko zein ekonomikoari deritzo. Estatu politiko-ekonomiko honen ezaugarririk nabarmenena Erregearen erabateko boterea da, monarkia abolutua. Alor sozialean, aristokraziaren sorrera gertatzen da. Kulturari dagokionez, Barrokoaren garaia da eta eremu espiritualean arrazionalismoa eta enpirismoa inposatzen dira. Forma politiko honek, feudalismoa ordezkatu zuen.

Sorrera aldatu

Erdi Aroan zehar politika zein ekonomia feudoen antolakuntzaren esku zegoen, hemen, jauntxo batek bere feudoan bizi ziren basailuei janaria, bizilekua eta babesa ematen zien bere lurrak lantzearen truke. Jauntxoak erregeak aukeratzen zituen.

Arlo sozialean sistema honek urritasun handia sortzen zuen populazioaren artean, baina altxamenduak edo mugimendu sozialak egiteko aukerak oso urriak ziren. Alor ekonomikoan, Estatu feudala herriaren bizirautea soilik bilatzen zuen, eskasia oso handia zen, aldiz jauntxoen aberastasuna itzela zen.[1]

Sistema honen iraupena, mugatua zen, eta gutxinaka-gutxinaka trabak sortu ziren, esate baterako, monetaren balio, edo zerga sistema ezegonkorra, honek eragin zuen prezioen igoera itzela.

Ondoren estatu modernoak agertu ziren, estatu hauen buruak Erregeak ziren. Erregeek botere absolutua zuten eta bere kargua herentzia bidez lortzen zen.

Estatu absolutistan, estatuaren funtzioak zentralizatuta daude; hau da, erregeak subiranotasuna du legeak egiteko eta justizia emateko.

Sozietate estamental ierarkizatuan bizi zen, botere gorena Erregearen menpe zegoen, ostean, kleroa zegoen eta ondoren, burgesia, eta azkenik herritarren gehiengoa zegoen, hau da nekazariak eta herritar xeheak.

 

Estatu absolutistaren filosofiari dagokionez, Jacqes Benigne Lignel Bossueten izena aipagarriena da, honek, erregea botere guztia zuela esan zuen, izan ere, eskubide jainkotiarra zuen. Hau da, jainkoak zuzenki botere absolutua eskaini ziola esaten zuen teoria defendatzen zuen Jacques XVI mendearen amaieran.[2]

Ezaugarriak aldatu

  • Erregeak hartzen zituen erabakiak. Botere legegilea, betearazlea, judiziala eta administratiboa erregearen menpe zeuden. Horregatik estatuan zeuden instituzio gehienak boterea galtzen, ez zuten erabakirik hartzeko ahalmena.
  • Nobleziak eta elizak, ezin zuten erregearen erabakietan parte hartu, baina erregeari ondasun zerbitzuak emateko ardura zeukaten.
  • Erregeak beste estatuekin borrokan aritzeko armada amaigabea zuen, hau da, ez zuen nobleziaren laguntzaren beharrik. Aurreko garaietan erregeak nobleziaren beharra zuen, armada nahi izatekotan.
  • Erregeak zerga asko inposatzen ditu eta ez da beharrezkoa gobernadoreen onarpena, erregeak baitu legeen boterea.
  • Aurreko garaietan, elizan Aita Santuak zeukan erabakietarako boterea, baina absolutismo garaian erregeak hartzen du botere hori. Botere horrekin erregeak, elizako kargu gorenak izendatu eta kargugabetu zitzakeen.
  • Ekonomia ere erregearen eskuetan zegoen, ekonomia merkantilista izanda. Garai honetan burgesiak boterea hartzen hasten da.[3]

Historia aldatu

Erdi Aroaren amaierak (XIV eta XV), erregeen eskueenganako botere politikoaren zentralizazioa sortzen da. Burgesia komertzialak asko laguntzen du sorrera honetan, gobernu estable, indartsu eta egonkor batean arduratzen zirelako, gizartea organizatzeko gai zen batean. Horregaitik, burgesiak laguntza finantziero eta politikoa eman zien erregeei, trukean hauek sistema adminstratibo efizienteago bat sortu zuten, monetak eta zergak  batzen eta beraaien erreinuetako segurtasuna hobetzen.

Oraingoan erregeak botere guztiak bereganatu zituen, eta herriak ezin zuen horren kontra ezer egin. Ahal zituen lege edo politika berriak ezarri autorizaziorik edo ta herriaren honespen politikorik gabe. Zerga altuak, tasak eta betebeharrak erregearen komenietan oinarritzen ziren, askotan honen interes ekonomikoetan oinarrituz. Erligio asuntuetan ere esku hartzea izan zuen, zonalde batzuetan kleroa kontrolatu arte.

Erregearen gastu guztiak herritarrek ordaindutako zergekin euzten ziren. Gizarte marginatuak boterearen falta eta negoziatzeko edo edozein doikuntza politikorako gabezia falta zeukan. Errege absolutistek beraien ejerzitoetako botere eta indarra erabili zuten errepresiorako, eta beraien ideiekin adosten ez zen oro ar gartzelaratua edo erahila izaten zen.

Erdi Aroko Europako historia politikoan, monarkia bi fasetatik igaro zen, monarkia feudala eta monarkia autoritarioa, non autoritate erreala gero eta indartsuago egiten hasi zena, Inperio Karolingioaren desagerrararpenak oso modu disgregatu eta deszentralizatu batean utzi eta gero botere militar eta politikoa.[4]

 

XVIII. mendeko erreinu absolutista nagusiak[5] aldatu

Frantziako Luis XIV[6] aldatu

Frantziako monarkaren erreinua XVIII. mendeko erregealde absolutistarik ezagunenaren bezala ezagutzen da, errege honek ezarri zituelako Frantziako organizazio eta gobernu foma.

Errege Borboia izan zen eta Frantzia eta Nafarroa 72 urtez gobernatu zituen (1654-1715)

Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen, eta Andorrako Printzipea. Bere erregealdi luzea Europako luzeena izan zen.

Luis XV[7] aldatu

Luis XIVren heriotza eta gero Luis XV etorri zen, non 5 urterekin hasi zen errege bezala. 1715.urtetik 1774. urterarte gobernatu zuen. Bere erregealdian herri frantzesarengaitik mitea eta gorrotatua izan zen honek zeukan dirua gastatzeko joerarengaitik. Bere hondorengoa, Luis XVI erahila izan zen Frantziar Iraultzan.

Espainiako Felipe V aldatu

Borboitarren dinastiako errege honek 1700. urtetik 1746.urterarte gobernatu zuen eta absolutismo Frantzesa sartu zuen Espainian. Beren erregalismo zutsuak eta paparenganako desberdintasunek erresistentzia zibil handi bat sortarazi zuen, Sezesio Gerran bukatu zuenak.

beren hondorengoek Carlos III (1716-1788) eta honen semea Carlos IV (1748-1819), despotismo ilustratua deritzon garaikoa, erregimen monarkiko absolutistarekin jarraitu zuten, non Fernando VI-rekin bukatu zen 1833.urtean

Errusiako Pedro Handia aldatu

Errusian monarkia absolutista XIX. menderarte luzatu zen, eta monarka absolutista errusiar eta polemikoena izan zen.

Bere lehenengo erregealdian (1682-1721) Tsar bezala gobernatu zuen, eta gero bere bigarren erregealdian Enperadore izendatu zuen bere burua hil arte, 1725.

Catalina Handia[8] aldatu

Errusiako beste monarka absolutista nagusietako bat Catalina Handia izan zen, non Errusia gobernatu zuen 1762tik hil arte, 1796.

Dinastia Estuardo Ingalaterran aldatu

Dinastia honek Ingalaterra gobernatu zuen 1603tik 1714rarte, aldi honetan errege nagusi bezala Jacobo I Ingalaterrakoa eta VI Eskoziakoa. 1603 eta 1625 urteen bitartean gobernatu zuten Eskozia eta Ingalaterraren batura lortzen.

Hauen ondorengoak (Carlos I, María II, Guillermo III eta Ana I) beste monarka absolutu batzuk izan ziren 1714rarte.

Sistema ekonomikoa estatu absolutistetan aldatu

Bizitza ekonomikoa monarkagatik erabakia zen eta kasu honetan, jarduera ekonomiko garrantzitsuena nezakaritza zen, estamentuki bananduta zegoen gizartearen proportzio handiena (herri xehea) 1.sektorean jarduten zuelako.

Nekazaritzatik ateratako uztaren proportzioa klimaren arabera zen, gose krisiak sortaraziz eremu batzuetan.

Landatutako jakiak autokontsumorako erabiltzen ziren, merkaturatzeko produktu gutxi lortzen zirelako. Lur-jabeak pribilegiatuak ziren gehienbat eta 3.estatukoek bertan lan egiten zuten soldata eskas baten eske, lan baldintza oso kaskarretan. Burgesiaren gorakada sustatu zen, estatuak nobleei emandako maileguen ondorioz krisis eta gerra egoeretan zeudela.

Merkantilismoa aldatu

 

Frantzia eta Inglaterran garatu zen XVI eta XVII.mendeetan, Amerikan urrea eta zilarra aurkitzearen ondorioz. Merkantilismoan, esportazioak inportazioak baino gehiago izatea kontuan hartzen zuen, metal ederrak herrialdeetatik ez ateratzeko helburuarekin. Estatu absolutistek aro modernoan aplikatu zuten politika ekonomikoa zen. Bertan,  personak zuten urre eta zilar kantitatearen arabera neurtzen zen herrialde baten aberastasuna. Printzipio honeri "metalismo" deritzogu. Estatu guztiak ez zituzten urre eta zilarra lortzeko erreztasun berdinak; Espainiak, esaterako, amerikar meategiei esker urre eta zilar asko lortzen zituen. Beste herrialde txiroetan, monarkak industria eta merkataritza sustatzen hasten dute; Hori bai, balantze komertzial positiboa lortzeko asmoz. Hau da, saldu saltzea erosten dutena baino gehiago, urrea eta zilarra herrialde batean sartu behar zela ahaztu barik. Beste kasu batzuetan, estatuak biztanleriaren gorakada nahi zuten, eskulan merkea lortzeko, langileria handitzeko eta langileak euren produktuak ere kontsumitzeko. Estatu guztiak erabaki behar zuten produktuak nori esportatu, materia prima merke edo dohain lortzeko, kolonialismo garaia Sortuz. Esaterako, Espainiak, kontinente amerikar ia osoa dominatzen zuen. Muga-zergak ezartzen hasi ziren estatuen fronteetan eta munduko potentziek monopolio komertziala aplikatzen hasi ziren euren koloniengan, azken hauek haien herrialdeekin batera erosteko eta saltzeko derrigorra izanik. Etekin ekonomiko guztia estatuarentzako zen, gorteen eta ejerzitoaren gastuei aurre egiteko. Zuzenbide estatala (Estatuak ekonomia kontrolatu eta zuzentzen du) bezala ezagutua izan zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Anderson, Perry, 1938-. (1979). El estado absolutista. Siglo XXI ISBN 84-323-0362-3. PMC 318163861. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. history-word.org
  3. https://www.lifeder.com/estado-absolutista/#Caracteristicas
  4. «Absolutismo: historia, religión, sociedad y características» www.caracteristicas.co (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) Contreras, Santiago. (2018-05-09). «Estado Absolutista: Origen y Características» Lifeder (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  6. Burke, Peter.. ([1995]). La fabricación de Luis XIV. Nerea ISBN 84-86763-97-5. PMC 433597484. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  7. roble.pntic.mec.es/El_antiguo_régimen:aspectos_economicos_sociales_y_politicos
  8. Miguens, Silvia.. (2006). Catalina la Grande : el poder de la lujuria. Ediciones Nowtilus ISBN 84-9763-339-3. PMC 76858631. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).