Estatistiko
neurri kualitatibo bat, lagin bateko datuen ezaugarri bat deskribatzeko erabiltzen dena
Estatistikan, estatistikoa lagin bateko datuekin kalkulatutako neurri bat da, parametro bat zenbatetsi edo froga estatistiko bat egiteko baliatzen dena. Zenbatesleak estatistikoak dira, lagin batezbestekoa edo lagin bariantza esaterako, baina baita ere parametro jakin bat zenbatetsi gabe, probabilitate-eredu bat nahiz populazioak aztertzeko erabiltzen den beste edozein lagin neurri, hala nola khi-karratu estatistikoa eta t estatistikoa.