Eztarroa

Estarroa» orritik birbideratua)

Eztarroa[1] (ofizialki Estarrona) Gasteizko udalerriko (Araba) mendebaldeko herri bat da. 539 metroko garaieran dago, muinotxo baten gainean, Otoetarako bidean. Eztarroatik iparraldera, hurbil dago Forondako aireportua.

Eztarroa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′N 2°45′W / 42.87°N 2.75°W / 42.87; -2.75
Demografia

Izena aldatu

1205ean Donemiliagako goldean eta 1257ko beste dokumentu batean Eztarrona izenaz ageri da. 1294an, berriz, Heztarrona izenaz; eta XV. mendean, Escarrona. 1562an, berriro ere Eztarrona; eta 1572an, Aztarrona.[2]

Historia aldatu

Eztarroak Erdi Aroan, hiribildua zenean, berezko jaurerria zuen. Haren defentsarako, egungo elizaren ondoan, Eztarroako dorrea zegoen. Dorre horrek hainbat jabe ezagutu zituen: Hurtado de Mendozatarrak, Gebaratarrak, Manriquetarrak, Orgaztarrak eta Alabatarrak. XVIII. mendearen erdialdean, jaurerri propioa izateari utzi zion, Gaztelako Koroaren eskuetara igaro baitzen.

Hiribildutzat ageri den lehenengo dokumentua da 1562ko Valladolideko Errege Entzutegi eta Kantzelaritzaren errege-gutun bat. Hiribildutzat, Mendozakoarekin batera Arabako Batzar Nagusietan prokuradorea izendatzen zuen, ordezkari.[3]

Eztarroa Mendozako udalerriaren barruan egon zen, harik eta 1975ean udalerri hori desegin eta hango herriak Gasteizko udalerrian sartu zituzten arte.

Monumentuak aldatu

Herritar ospetsuak aldatu

  • Gaspar Alaba Aranguren, Ignazio Maria Alaba arabar marinelaren aita.[4]
  • Frai Martin Bizkaitarra. Santuaren ospeaz hil zen, 1532an. Badaiako mendilerroan dagoen Santa Klara komentuan profesa egin zuen.[4]

Demografia aldatu

Eztarroako biztanleria
██ 2000-2017 bitarteko biztanleria: Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuak.[5]

██ 2018ko biztanleria: urte hartako udal erroldan jasoa.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Estarrona» Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Estarrona: Nombres» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  3. (Gaztelaniaz) «Estarrona: Historia» Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. a b (Gaztelaniaz) Sáenz de Ugarte, José Luis. (1983). Álava pueblo a pueblo. Arabako Kutxa, 86 or..
  5. Txantiloi:Cita web
  6. Gasteizko Udala > Ikerlan eta estatistikak > Estatistikak gaika

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba