Estandarizazio (estatistika)

Estatistikan, estandarizazioa datu bat batez bestekotik zenbat aldentzen den adierazten duen balio bat da, z balio izenekoa. Datua, batez bestekoa eta desbideratzea badira hurrenik hurren, estandarizazioa honela burutzen da:

Estandarizazioaren bitartez datu multzo ezberdinetako datuak aldera daitezke, z balioak dimentsio gabeak baitira. Adibidez, bi herrialde ezberdinetako familia banaren errentak alderatzeko, herrialde bakoitzean zein mailatan kokatzen diren zehazteko alegia, bi errentak estandarizatu behar dira, herrialde bakoitzeko batez besteko errenta eta desbideratzea harturik. Estandarizatu ondoren, z balio edo balio estandarizatu handiena duen errenta izango da handiena bietan, herrialdeko errenta maila orokorra kontuan harturik.

Estandarizazio estandarra ez den banaketa normal bateko balio batetik dagokion banaketa normal estandarreko baliora igarotzeko prozesua ere bada. Prozesu hau banaketa normal bateko probabilitateak taula baten bitartez kalkulatu behar direnean erabiltzen da, besteak beste:

Hipotesi-froga izenekoetan ere erabiltzen da, estatistiko moduan, hipotesi nulua onartu edo baztertzeko balio zehatz batekin alderatu ondoren.

Kanpo estekak

aldatu